Lassiter kostaldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lassiter kostaldearen kokapena.

Lassiter kostaldea (ingelesez Lassiter Coast) Mackintosh lurmuturra, Black kostaldearekin muga dena, eta Orville kostaldearekin muga den Bowman penintsulako hego muturrean dagoen Adams lurmuturraren artean, Palmer Lurraldean, Weddell itsasoan daogen penintsula antartikoaren hegoekialdeko kostalde zatia da. Antartandeek Lassiter kostaldea English kostaldetik banatzen dute, penintsula antartikoaren mendebaldeko zatian dagoena.

Lassiter kostaldearen iparraldeko zatia Ameriketako Estatu Batuetako Antatika Zerbitzuko kideek aurkitu zuten, nortzuk airetik argazkitu zuten 1940ko abenduak 30ean. Ronne Antartikar Ikerketa Espedizioak, Finne Ronne fragata kapitainak zuzendua, kostaldea airetik argazkitu zuen 1947an. Ronnek eta British Antarctic Surveyk elkarrekin kartografiatu zuten. Lassiter kostaldeak bere izena Ameriketako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotua zen James W. Lassitergatik jaso zuen, aire esplorazioko progamaren arduraduna izan zena.

Lassiter kostaldean New Bedford, Howkins eta Keller badiak daude.

Lurralde aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinak Lassiter kostaldea Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Aldarrikapen hauek Itun Antartikoaren baldintzek mugatzen dituzte.

Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:

  • Argentinak costa Lassiter deitzen du.
  • Txilek Costa Lassiter
  • Erresuma Batuak Lassiter coast

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]