Last Tango in Paris

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:38, 23 urtarrila 2016

Last Tango in Paris (italieraz Ultimo tango a Parigi eta euskaraz Azken Tangoa Parisen) 1972ko Bernardo Bertolucci italiar zinema zuzendariaren maitasun-drama filma bat da. Bertan, Marlon Brando, Maria Schneider eta Jean-Pierre Léaud aktoreek antzeztu zuten.

Bitxikeria gisa, filmaren eszena erotikoak zirela eta, bere estreinaldian eta ondorengo urteetan Espainian zentsuar frankistak filma debekatu zuenez, Hego Euskal Herriko jendeak muga igaro eta Ipar Euskal Herriko zinemetan ikusi ohi zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Neguko goiz batez, Paul (Marlon Brando), 45 urtetako gizon alargundu berria eta Jeanne (Maria Schneider), 20 urteko aktore amateurra, Parisko alokairu solairu batera bakoitza bere bidetik bisitan doazela halabeharrez elkar topatuko dira. Heuren arteko elkar-erakartzea oso indartsua da, eta hitz bakan batzuk elkar gurutzatu ostean, solairu hutsean harreman sexuala izago dute.

Eraikina lagatzean, bertan berriz ere topatzeko ados jartzen dira, bakardadean, batak besteari izena galdetu gabe. Paulek solairua alokatzea lortuko du, han bikoteak ezkutuko topaketak burutzen dituztelarik. Harremana Paulek Jeannerekiko duen ahozko eta sexuzko bortizkeria gogorrarengatik nabarmentzen da, neskaren gogo menperatu asmoz. Jeanne beste mutil baten emaztegaia da, zinema zeundari gazte bat (Jean Pierre Léaud), Jeanneri Pariseko kaleetan girotuta dagoen filma bat antzezteko deituko diolarik. Senagaria ez dirudi Jeanne jasaten ari den bortizkeriaz jabetzen denik.

Aktoreak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Last Tango in Paris