Laterango bataiotegia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laterango bataiotegia
Lateran Baptisterium.jpg
Bataiategiaren kanpoaldea
Udalerria Erroma
Herrialdea  Italia
Koordenatuak 41°53′10″N 12°30′16″E / 41.88611°N 12.50444°E / 41.88611; 12.50444Koordenatuak: 41°53′10″N 12°30′16″E / 41.88611°N 12.50444°E / 41.88611; 12.50444
Garaia IV. mendea
Laterango bataiotegia non dagoen adierazten duen Erroma-ko/-go/-eko mapa
Laterango bataiotegia
Artikulu hau Erromako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus San Joan bataiotegia.

Laterango bataiotegia Erroman dagoen bataiotegia da, gaur egun eliza bihurtua. 324an eraiki zen, Konstantinoren garaian eta arte paleokristauaren barruan. San Joan Laterangoa basilikari atxikia zegoen hasieran eta oinplano zirkularra zuen, hala ere Sixto III.aren garaian oinplano oktogonala egin zitzaion.

Bataiategi guziak bezala, kanpoaldea xumea izan arren barnealdea guztiz dekoratua zegoen. Sabaian Milvio Zubiko guduaren istorioa (312) ageri da. Gaur egun mantentzen den dekorazio zati batzuk ez dira paleokristauak. Kanpoaldea adreiluzkoa da eta Francesco Borrominik diseinatutako frisoa du, Alexandro VII.aren armarriarekin.

Erdian metalezko bataiontzi oktogonala kokatzen da, kupulaz estalia eta honen inguruan kanoi gangaz estalitako deanbulategia (eraztun ganga). Oktogono itxura du, porfiriozko zortzi zutabereik, korintiar ordenako marmolezko kapitelekin. Sarrera gisa nartexa dauka.

Laterango bataiotegiaren ebaketa barne eta kanpoaldetik.
Bataiotegiaren oinplanoa

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Laterango bataiotegia