Latin auzoa
Wikipedia(e)tik
Latin auzoa[1] (frantsesez Quartier Latin) Frantziako Paris hiriburuaren erdiguneko 5. eta 6. barrutien zati bat hartzen duen auzo ospetsua da. Sena ibaiaren Ezkerraldean eta Parisko Unibertsitatearen inguruan da. Parisko Unibertsitatea (Sorbona izenekoa) auzoaren goialdean dago, Santa Genoveva mendian.
Izena [aldatu]
Auzoaren izena latin hizkuntzatik dator, bertako unibertsitatean eta inguruetan oso erabilia baitzen Erdi Aroan, garai hartan ikasketetarako nazioarteko hizkuntza izaki.
Leku interesgarriak [aldatu]
- Parisko Panteoia
- Parisko Unibertsitatea (Soborna izenaz ezagunagoa)
- Luxemburgo jauregia
- Odéon antzokia
- Santa Genoveva liburutegia
- Arabiar Munduko institutua
- Erdi Aroko Museo Nazionala
- Saint Étienne du Mont eliza.
Erreferentziak [aldatu]
Koordenatuak: 48°51′5.1″N 2°20′35.4″E / 48.851417°N 2.343167°E