Latindar alfabetoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Latindar alfabetoa gaur egun munduan gehien erabiltzen den alfabetoa da. Euskal alfabetoa haren aldaera bat da, oinarrizko latindar alfabetoari ñ letra erantsita eta c letraren aldaeratzat ç ere onartuta. Antzinako Erromak uzitako ondare gisa, Mendebaldeko hizkuntzen alfabetoa da; hau da, euskarak ez ezik, latindar alfabetoa darabilte ingelesak, alemanak, frantsesak, gaztelaniak, italierak eta portugesak ere, adibidez; bai eta hizkuntza horien sorburu diren herrialdeek kolonizatutako lurraldeetako beste hizkuntza askok ere.

Oinarrizko latindar alfabetoko letrak

Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundeak araututako oinarrizko latindar alfabetoak 26 letra ditu:

Oinarrizko latindar alfabetoa
Larria Xehea Izena
A a A
B b Be
C c Ze
D d De
E e E
F f Efe
G g Ge
H h Hatxe
I i I
J j Jota
K k Ka
L l Ele
M m Eme
N n Ene
O o O
P p Pe
Q q Ku
R r Erre
S s Ese
T t Te
U u U
V v Uve
W w Uve bikoitz
X x Ixa
Y y I greko
Z z Zeta

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Latindar alfabetoa Aldatu lotura Wikidatan