Lau Ibaien Iturria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lau Ibaien Iturria

Lau Ibaien Iturria izeneko eskultura, Erromako Navona Enparantzan dago, eta Gian Lorenzo Bernini eskulturgile eta margolariak pentsatu eta zizelkatu zuen 1651n, garai horretan, aita santua Inozentzio X.a zelarik, barroko garaian, artista bikainaren garairik oparoenean.

Iturria, igerileku eliptiko batek eratzen duen oinarri batetaz osatuta dago, erdian, haitzurdinezko morrosko batekin koroatua, honen gainean, erromatar garaiko obelisko bat altxatzen delarik, Domizianoren obeliskoa.

Iturria osatzen duten estatuak, benetakoak baino handiagoak dira, eta Lurreko lau ibai nagusien alegoriak dira (Nilo, Ganges, Danubio eta Rio de la Plata), horietako bakoitza, garai hartan ezagutzen zen kontinente bakoitzeko. Iturrian, ibai hauetako bakoitza, haitzurdinezko erraldoi batek ordezkatzen zuen.

Uretatik irten eta harri artean aurkitzen diren zuhaitz eta landareak ere, benetan baino eskala handiagoan daude. Animaliak eta landareak, natura on eta erabilgarri batetatik sortuak, espezie handi eta indartsuei dagozkie (lehoia, zaldia, krokodiloa, sugea, herensugea kasu). Ikusleak, iturriaren inguruan biraka, lehen, ezkutatuta edo masa harritsuak estalita zeuden forma berriak ikusten ditu. Lan honekin, Berninik, miresmena piztu nahi du begiratzen duen pertsonagan, mugitzen ari den unibertso txiki bat sortuz, errealitate naturaleko espazioaren imitazio bezala.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Lau Ibaien Iturria