Lauburu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lauburua harrian zizelkatua
Lauburu estilizatua

Lauburua antzinatiko euskal ikur esanguratsuena da. Izenak adierazten duen bezala, lau buru biribildun gurutze itxurako gaia da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lauburuaren berezko esanahi eta jatorria lau buru da, lau mutur edo buru biribilduz osatutako ikurra baita. Hainbatek latinezko labarum hitzarekiko loturaren bat ikusi dute (labarum hitzaren eratorritzat edo jatorritzat), hitz bion arteko antzekotasuna dela kausa; lotura horrek, ordea, ez du oinarririk hizkuntzalaritzaren ikuspegitik, euskal hizkuntzalaritza historikoan eta etimologian aditua zen Larry Trasken iritzira.[1]

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Marquesa de Santa Cruz (1805) Goya pintoreak egindako liran lauburu bat dago.

Ikurrak eguzkia irudikatzen du: zenbait adituren ustez, eguzki izpiak eta haren mugimendu birakaria era sinbolikoan agertzen du. Antzinako euskal erlijioaren seinale bide da, Ama Lurra eta Eguzkia gurtzen ziren garaietakoa. Beste hainbat euskal ikurrek ere irudikatzen dute eguzkia; hala nola, zurezko kutxa eta hilarrietan zizelkatuak sarriago ager direnak.

Nahiz eta euskal ikur zabalduenetakoa izan, ez da erabili inongo armarri edo banderan, hau da, ez du XX. mendea arte inolako erabilera instituzionalik izan. Gaur egun sarri erabiltzen da "euskalduntasuna" adierazteko, balio kulturala baitu, ez politikoa. Askotan agertzen da "euskal" jatorriko produktu eta dekorazioan.

Lauburuak harreman estua du zelten gurutze gaeliko eta hiruburuekin, baita arioen esbastika ikurrarekin ere (mundu osoan erabilita, kasurik famatuenetariko bat India izanez, gero naziek hartu eta endekatua). Ahaide urrunagoak ere baditu, Txina eta Koreako hainbat tenplutan agertzen da bizitza edo zortearen ikurra, esaterako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Robert Lawrence TRASK: Etymological Dictionary of Basque, University of Sussex, 2008. Ikus, 263. orrialdean, «lau» sarrerako «lauburu» azpisarrera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lauburu Aldatu lotura Wikidatan