Laudioko Nazioarteko Krosa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tariku Bekele etiopiarra, hiru alditan txapelduna

Laudioko Nazioarteko Krosa urtero azaroaren bukaeran Arabako herri horretan egindako kros-lehiaketa da. Lehendabizikoz 1985ean antolatu zuten, hasieran otsailean eta gero abenduan[1].

Antolatzailea Laudioko Atletismo Kluba da[2]. Ellakuri udal estadioan hamar lasterketa egiten dituzte (elite mailan gizonek 9760 metro eta emakumeek 7640 metro, hurrenez hurren, korrika egiten dute).

Bertan munduko atletarik nagusienetariko batzuk hartu dute parte, tartean Derartu Tuluk, Gebregziabher Gebremariamek, Charles Kamathik, Sally Barsosiok, Martin Fizek, Alessandra Aguilarrek edo Jon Brownek. 2004 eta 2006 artean, IAAF estatusa zuen[3].

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekitaldia Urtea Gizonezkoen txapelduna Denbora
(m:s)
Emakumeen txapelduna Denbora
(m:s)
1.a 1985 Javier San Martin Espainia ? Lolo Lopo Espainia ?
2.a 1985 Javier San Martin Espainia ? Asuncion Antolin Espainia ?
3.a 1986 Valentin Rodriguez Espainia ? Amelia Lorza Espainia ?
4.a 1987 Ezequiel Canario Espainia ? Amelia Lorza Espainia ?
5.a 1988 Martin Fiz Euskal Herria ? Mary Chemweno Kenya ?
6.a 1989 Ezequiel Canario Portugal ? Jane Shields Ingalaterra ?
7.a 1990 Wilson Omwoyo Kenya 29:09 Jane Wanjiku Ngotho Kenya 12:37
8.a 1991 Ondoro Osoro Kenya 27:25 Susan Sirma Kenya 13:26
9.a 1992 Ondoro Osoro Kenya 30:44 Lydia Cheromei Kenya 15:00
10.a 1993 Fita Bayisa Etiopia 27:58 Sally Barsosio Kenya 14:11
11.a 1994 Fita Bayisa Etiopia 28:41 Derartu Tulu Etiopia 14:08
12.a 1995 Daniel Komen Kenya 27:47 Sally Barsosio Kenya 13:40
13.a 1996 Jon Brown Ingalaterra 31:03 Gete Wami Etiopia 15:17
14.a 1997 Thomas Nyariki Kenya 30:50 Jackline Maranga Kenya 15:02
15.a 1998 Luke Kipkosgei Kenya 30:57 Merima Denboba Etiopia 15:44
16.a 1999 Hailu Mekonnen Etiopia 28:21 Naomi Mugo Kenya 14:18
17.a 2000 Abraham Chebii Kenya 30:01 Merima Denboba Etiopia 15:07
18.a 2001 John Yuda Tanzania 27:01 Alessandra Aguilar Espainia 19:32
19.a 2002 Charles Kamathi Kenya 26:57 Salina Kosgei Kenya 19:33
20.a 2003 Fabiano Joseph Tanzania 28:19 Alice Timbilil Kenya 19:56
21.a 2004 Gebregziabher Gebremariam Etiopia 26:36 Werknesh Kidane Etiopia 18:08
22.a 2005 Tariku Bekele Etiopia 29:29 Anikó Kálovics Hungaria 21:02
23.a 2006 Tariku Bekele Etiopia 27:08 Meselech Melkamu Etiopia 26:13
24.a 2007 Joseph Ebuya Kenya 27:05 Meselech Melkamu Etiopia 23:09
25.a 2008 Tariku Bekele Etiopia 29:31 Linet Masai Kenya 25:12
26.a 2009 Teklemariam Medhin Eritrea 29:08 Linet Masai Kenya 25:11
27.a 2010 Teklemariam Medhin Eritrea 31:24 Alessandra Aguilar Espainia 28:02

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Civai, Franco & Gasparovic, Juraj (2010-11-30). Cross Internacional Valle de Llodio. Association of Road Racing Statisticians
  2. Cross Internacional. C.A de Laudio
  3. Valiente, Emeterio (2004-11-28). Gebremariam outsprints Tariku Bekele in Llodio. IAAF

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]