Laura (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:23, 22 urtarrila 2016

Laura 1944an Otto Premingerrek ekoiztu eta zuzendutako filma da, Gene Tierneyk, Dana Andrewsek, Clifton Webbek, Vincent Pricek, eta Judith Andersonek antzeztua. Izen bereko eleberrian oinarritua dago, Vera Caspary idazlearen lanean, aurreko urtean argitaratua. Premingerrek Rouben Mamoulian zuzendariak hasitako ekoizpenari heldu zion, estudietako arduradunekin izandako gorabeherek filmatzen lagatzera bultzatu baitzuten.

Istorioa

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

New Yorkeko poliziako ikertzaile den Mark McPherson (Dana Andrews) Laura Hunt (Gene Tierney) emakumezkoaren hilketa ikertzen hasia da. Horretan dabilela Waldo Lydecker (Clifton Webb) kazetari-iritzi zutabegilearekin egiten du topo, Lauraren gertuko lagunarekin. Lanean aurrera egin ahala eta Lauraren lagunak ezagututa eta haren gutunak irakurrita, andrazkoarekin maitemintzen da. Gau batean Lauraren apartamentuan dagoela, beronen erretratuaren ondo-ondoan lo seko geratu da, eta bat-batean zarata batek esnatu du: Laura da, bizi baino biziagoa. Egiatan hildakoa Diane Redfern modeloa izan da.

Hainbat kontu

Filmaren soinu bandarako Otto Premingerren aurreneko hautua Duke Ellington musikariaren "Sophisticated Lady" konposizioa baliatzea izan zen. Azkenean David Raksinek sortu suen musika, eta gerora ere arrakasta handia izan duen kantua. Bestteik, filmean elementu sinbolikoa den erretratua argazki bat da, zenbait ukitu egina, baina ez da margolana. Koadro berori koloreetako On the Riviera filmean erabili zuten urte batzuk pasatuta.

Aktoreak

Aktorea Pertsonaia
Gene Tierney
Laura Hunt
Dana Andrews
Mark McPherson ikertzailea
Clifton Webb
Waldo Lydecker
Vincent Price
Shelby Carpenter
Judith Anderson
Ann Treadwell

Kanpo loturak