Laura Gallego García

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Laura Gallego García (Quart de Poblet, Valentziako Erkidegoa, 1977ko urriaren 11) gaztelaniazko idazlea da, haur eta gazte literaturakoa. Zientzia fikzioa eta manga gustuko ditu.

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laura Gallego oso txikitatik hasi zen ipuinak idazten bere eskolako lehiaketetan parte hartzeko. Oso gustura idazten zuen, beraz, hamaika urte zituela, bere lagun batekin, Miriamekin, fantasiazko ipuin bat idaztea erabaki zuen. Bien artean egiten zutenez, hiru urte pasatu ondoren,ipuina amaitu zuten. Luzeegia zen, eta hirurehun orri baino gehiago zituenez, azkenean liburu bilakatu zen. Liburu horri Zodiaccía, un mundo diferente, deitu zioten. Liburu hau neska txiki bati buruzkoa da. Neska honek uharte magiko batera bidaiatzen du, eta bertan dena oso arraroa da, horoskopoarekin zerikusia duelako. Inoiz ez zen publikatu, baina Laurak gordeta dauka bere etxean. Liburu hau idazten amaitu zuenean idazle izan nahi zuela erabaki zuen. Bere nerabezaroan hainbat liburu idatzi zuen, baina hobbie moduan hartu zuen, ez zuelako bere liburuak argitaratzea lortzen.Nerabea zela idatzi zituen liburuak hauek dira:

  • Zodiaccía, un mundo diferente
  • Junto al fuego del hogar
  • El último curso
  • En un futuro no lejano
  • La Puerta
  • Lorris el elfo
  • Nacida para el deporte
  • Kathy
  • ¡Zisterak!
  • Memorias de una aprendiza de bruja
  • Juglares
  • La prueba de la balanza

Liburu hauek idazterako orduan, berari adin horrekin irakurtzea gustatuko litzaizkiokeen liburuetan pentsatzen zuen.

Publikatzen hasi zenean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idaztea asko gustatzen zitzaionez batxilergoa amaitu zuenean unibertsitatera joatea erabaki zuen. Literaturarekin zerikusia zuen ikasketa bat egin nahi zuen, beraz Hispaniar Filologia ikasi zuen Valentziako unibertsitatean,etorkizunean Literaturako irakaslea izan nahi zuelako. Idazten jarraitu zuen. Urteak ziren bere liburuak Barco de Vapor lehiaketara bidaltzen hasi zenetik, eta bere nerabeko liburu guztiak bidali zituen jada. Baina ez zuen inoiz lortzen saririk ezta libururik argitaratzea. Hogeitabat urte zituela Finnis Mundi eleberria bidali zuen, historikoa eta fantasiazkoa zena. Idazten zuen hamalaugarren liburua zen, beraz ez zuen inolako itxaropena saria irabazteko. Baina eskutitz bat jaso zuen saria irabazi zuela eta bere liburua argitaratzen usten ziotela.

Orain arte publikatutako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain arte hainbat liburu argitaratu ditu, batez ere gazteentzat.

  • 1999 urtean Finnis Mundi argitaratu zuen, eta horrekin Barco de Vapor saria irabazi.
  • 2000 urtean Crónicas de la Torre bildumaren lehen liburua idatzi eta argitaratu zuen: El valle de los lobos. Liburu hau salduenetariko bat izan zen.
  • 2001 urtean El cartero de los sueños, txikientzako liburua, eta Retorno a la Isla Blanca eleberriak idatzi zituen.
  • 2002 urtean, Laurak Las hijas de la Tara, eta La maldición del Maestro dira. Azken hau Crónicas de la Torre bildumaren bigarren partea da, eta lehenaren bezala, salduenetariko bat izan zen.
  • 2003 urtean, La leyenda del Rey Errante, Barco de Vapor saria irabazi zuena; Mandragora, ¿Dónde está Alba? Txikientzako liburua eta Crónicas de la Torre bildumaren hirugarren partea, La llamada de los muertos deitzen dena eta salduenetariko bat izan zena argitaratu zituen Laurak.
  • 2004 urtean, Laurak liburu mordoa argitaratu zituen. Haien artean badaude Memorias de Idhun 1(salduenetarikoen artean zegoena),El coleccionista de relojes extraordinarios, Alas de fuego, La hija de la noche, Fenris el elfo(Crónicas de la Torre bildumaren laugarren atala eta salduenetariko bat), Un fantasma en apuros eta Max ya no hace reir(azken bi hauek ume txikientzakoak dira).
  • 2005 urtean Memorias de Idhun 2(salduenen artean egon zen) eta Alba tiene una amiga muy especial idatzi zituen.
  • 2006 urtean Memorias de Idhun 3 idatzi zuen, eta bildumaren aurrekoak bezala salduenen artean egon zen.
  • 2007 urtean La emperatriz de los Etéreos argitaratu zuen
  • 2008 urtean Dos velas para el diablo idatzi eta argitaratu zuen
  • 2009 urtean bilduma baten hainbat liburu idatzi zituen. Sara y las goleadoras:Creando equipo, Sara y las goleadoras: Las chicas somos guerreras, Sara y las goleadoras: Goleadoras en la liga, Eta Alas de fuego liburuaren bigarren partea, hau da Alas negras, idatzi eta argitaratu zituen.
  • 2010 urtean Sara y las goleadoras: El futbol y el amor son incompatibles, Sara y las goleadoras:Las goleadoras no se rinden eta Sara y las goleadoras: El último gol idatzi eta argitaratu zituen
  • 2011 urtean, Donde los árboles cantan argitaratu zuen eta salduenen artean egon zen; gainera, Gazte Literaturako Sari Nazionala irabazi zuen 2012an.
  • 2012 urtean, Mago por casualidad deitzen den txikientzako liburua idatzi zuen.
  • 2013 urtean pentsatuta dauka orain idazten ari den liburua argitaratzea, El libro de los portales deitzen dena.

Idazteaz aparte egiten duena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ikasketak amaitu zituen duela asko eta orain doktoretza-ikastaro bat egiten ari da. Ikastaro horretan tesia egiten ari da Belianís de Grecia liburuari buruz, Jeronimo Fernándezek 1579 urtean argitaratutako liburuari buruz da. Beste idazleen moduan, liburuen aurkezpenak egin behar ditu, hainbat liburu-forumak idazten ditu eta liburuak sinatzen ditu Valentziako hainbat liburutegietan. Gustuko du ere bere eskutitzak erantzutea, bere liburuak irakurtzen dituzten pertsonek berari idatzitako eskutitzak.

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idatzi dituen liburuenetariko ugari hizkuntza askotara izan dira itzulita: Errumaniera, frantsesa, poloniera, finlandiera, daniera, suediarra, norvegiarra, hungariera, ingelesa, italiarra, alemaniarra, portugesa, katalana, koreera, txinatarra eta japoniarra. Memorias de Idhun da bere libururik ezagunena, eta horregatik hizkuntza gehienetan dago itzulita, bi argitaletxeengandik. Bilduma honen lehen liburua italiarra, alemaniarra, portugesa, katalana, hungariera, koreera, poloniera, frantsesa, suediarra eta finlandiera hizkuntzetan dago idatzita. Baina Laurak bere web orri pertsonalean danierara, norvegiarrera, errumanierara eta turkora itzuliko dituela bere liburuak zin egin du. Oso arraroa da baina liburu hau ingeleran ez dago idatzita oraindik, eta erabilienetariko hizkuntza izanez, eskaintza bat itxaroten ari da. Hain ospetsua izan da liburu hau hainbat argitaletxeak komikiak egiten ari direla.

Irakurtzea gustatzen zaizkion liburuak Gehien gustatzen zaion liburua Amaigabeko istorioa da, Michael Endek idatzitakoa. Bere gustukoa den bigarren liburua Azken adarbakarra da, eta Peter Beaglek idatzi zuen. Alkimista, Paulo Coelhorena eta Eriotzaren atearen zikloa, M. Weis eta T. Hickmanena ditu gustuko ere. Literatura fantastikoa idaztea gustatzen zaio, horregatik gazteentzako eta helduentzako literatura fantastiko asko irakurri du, nola idaztea ikasteko. Azken bolada honetan zientzia fikzioa irakurri du ere. Liburu klasikoak irakurri ditu ere, eta asko gustatu zaizkio Quijotea, Bakartasuneko ehun urte, Bizitza amets bat da eta Shakespearen liburu gehienak, haien atean MacBeth. XIX. mendeko abenturazko liburuak ditu gustuko ere. Batez ereSherlock Holmes.

Gustuko dituen beste gauzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fantasiazko liburuak idazten dituenez, fantasiazko filmak gustatzen zaizkio ere. Chihiroren bidaia, Labirintoaren barruan, Emaztegai printzesa … gustatzen zaizkio. Mulan ikusten duen bakoitzean hunkitzen da ere. Karibeko piratak gustatzen zaio ere, batez ere Jack Sparrowren pertsonaia.
  • Gustuko komikiak:

Japoniako komikien manga asko gustatzen zaio. Ranma1/2 Gunnm( Borrokaren aingerua) Monster Inu Yasha, 20th Century boys, Detective Conan, Death Note eta abar

  • Abeslari eta musika talde gustukoak:

Roxette, Savage Garden, Dido, Enya, The Corrs, Amaral eta abar.

  • Gustuko bideojokoak:

Final Fantasi bildumako guztiak gustatzen zaizkio. Warcraft, Zelda, Kingdon Hearts, Dragon Quest, Dark Chronicle eta halako bideojokoak ditu etxean.

  • Beste hobbyak:

Liburutegiak, lo egitea, voleibol, taekwondo, trekking eta igeriketa egitea, sushia, fantasia, animaliak(hainbat katu ditu) txokolatea, ingurumena, oporretan joatea eta argazkiak ateratzea gustatzen zaio ere.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]