Laurance Rockefeller

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laurance eta Mary Rockefeller (1965).

Laurance Spelman Rockefeller (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1910 - 2004) filantropoa izan zen, John D. Rockefeller finantzariaren semea. Princetongo Unibertsitatean ikasi zuen, eta han eskuratu zuen lizentzia. Bere ekimenen artean nabarmentzekoak dira baliabide naturalen kontserbazioaren inguruan egindakoak, medikuntza-ikerketak bultzatzeko egitasmoak (batez ere minbiziaren ikerketen inguruan), teknologia aurreratuko enpresa berrien finantzaketa eta aisialdiko guneen sorrera. 1956. urtean 2.020 hektareatik gorako lur-eremua eman zion Estatu Batuetako gobernuari opari, Saint John uhartean, Virgin Islands parke nazionala sor zezaten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]