Laurens Van der Post
Laurens Van der Post hegoafrikar idazlea izan zen (1906 - Colorado, 1996). Bere obra guztia Afrikako herrietako kultura zabaltzeko asmoaz idatzia dago. Lehen eleberria Probintzietan (1934) Hegoafrikako arrazakeriaren aurkako lehen salaketetako bat izan zen. Bigarren Mundu Gerran hiru urte igaro zituen kontzentrazio-esparru batean, eta esperientzia hartan oinarri hartuta Hazia eta ereilea (1963) eta Ilberriko gaua (1970) idatzi zituen. Bi liburu horietako lehenengoan oinarri hartuta Eguberri on, mister Lawrence! filma egin zen, 1983an. Beste zenbait lan aipagarri: Flamenko luma (1955); Jung eta gure garaiko historia (1976); Beste pertsona bat izan (1982); Blady (1991). Boskimanoen kulturarekin eta zibilizazioarekin liluratuta, Kalahariko mundu galdua (1958), Ehiztariaren bihotza (1961), Marisorgin baten kantua (1975), Boskimano baten testamentua (1984), eta Boskimano zuri batekin paseeran (1986) idatzi zituen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.