Laurent Fignon
| Informazio pertsonala | |
|---|---|
| Izena | Laurent Fignon |
| Ezizena | Le professeur ("Maisua") |
| Jaiotza data | 1960ko abuztuaren 12 |
| Jaiotza herria | |
| Jaiotza herrialdea | Frantzia |
| Heriotza data | 2010eko abuztuaren 31a (50 urte) |
| Heriotza herria | |
| Heriotza herrialdea | Frantzia |
| Kirol informazioa | |
| Modalitatea | Errepidea |
| Trebetasuna | Mendiko etapak eta erlojupekoak |
| Profesional taldea(k) | |
| 1982-1985 1986-1989 1990-1991 1992-1993 |
Renault-Elf-Gitane Système U Castorama Gatorade |
| Garaipen nagusiak | |
| 1983 eta 1984ko Frantziako Tourra 1989ko Italiako Giroa 1988 eta 1989ko Milan – San Remo 1986ko La Flèche Wallonne 1982 eta 1990eko Nazioarteko Kriteriuma |
|
Laurent Fignon (1960ko abuztuaren 12a, Paris - 2010eko abuztuaren 31a, Paris) frantziar txirrindularia izan zen.
Bere ibilbide profesionala 1982 eta 1993 bitartean luzatu zen, denera 81 garaipen beraganatu zituelarik, horien artean: 1983 eta 1984ko Frantziako Tourra, 1989ko Italiako Giroa, 1988 eta 1989ko Milan – San Remo eta 1986ko La Flèche Wallonne lasterketak, eta 1982 eta 1990eko Nazioarteko Kriteriuma.
Gogoangarria izan zen bestela 1989ko Tourrean Greg LeMondekin edukitako lehia estua, sailkapen orokorrean azkenean amerikarraren alde geratu zena. Azken etapa arte oso parekatuta iritsi ziren, eta erlojuz kontrako proban 8 segundoko aldearekin irabazi zuen LeMondek eta horrela lasterketa bera, inoizko tarterik txikiena izan zena txapelduna eta txapeldunordearen artean. Halaber, bigarren postua lortu zuen Giroan ere 1984an.
Aparatu digestiboko minbiziak jota hil zen 50 urte bete berriak zituelarik.
| Aurrekoa Bernard Hinault |
Frantziako Tourraren irabazlea 1983 eta 1984 |
Ondorengoa Bernard Hinault |
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez)Fignonen emaitza guztiak Tourrean