Lausana

Wikipedia(e)tik
(Lausannetik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lausana / Lausanne

 Vaud

armarria

Izen ofiziala Lausanne
Estatua
Kantonamendua
 Suitza
 Vaud
Koordenatuak 46°31′0″N 6°38′″E / 46.51667°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / 46.51667; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragileaKoordenatuak: 46°31′0″N 6°38′″E / 46.51667°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / 46.51667; Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea
Lausana / Lausanne is located in Suitza
Lausana / Lausanne
Eremua 41,37 km2
Garaiera 495 m
Posta kodea 1.000-1.018
Biztanleria 128.302 bizt (2007)
Dentsitatea 3.101,33 bizt/km²
http://www.lausanne.ch

Lausana edo Lausanne[1] (ofizialki frantsesez Lausanne, italieraz Losanna) Suitza mendebaldeko hiria eta Vaud kantonamenduko hiriburua da. Suitzako bosgarren hiririk populatuena da, eta frantses hiztunak nagusi ditu bertan. Frantziako mugan dago, Leman aintziraren iparraldeko ertzean.

Auzo nagusiak: Saint François, Palud, Cité, Gare et Ouchy eta Port.

Eduki-taula

[aldatu] Ingurune naturala

Leman aintzirak eta 700-800 metroko mendiek inguratzen dute.

Ouchyko kirol-portua.

[aldatu] Historia

Erromatarrek hiri bat antolatu zuten Lausanium edo Lausona gune zeltan, Leman aintziraren ertzean. Alemaniarren inbasioaren garaian (K.o. 379), bertara jo zuten inguruko lurraldeetako biztanle guztiek, eta 590. urtean Mario Aventicokoak apezpikutegi bat antolatu zuen. Apezpikuek agindu zuten hirian 1536 arte, urte hartan hartu baitzuten bernatarrek Vaudeko kantonamendu osoa. 1798an Vaudeko kantonamendua Bernakotik bereizi eta 1803an bertako hiriburu bihurtu zen Lausanako hiria. Bi hitzarmen garrantzitsu izenpetu dira Lausanan XX. mendean, 1923an eta 1932an.

Lausanako katedrala.

[aldatu] Lausanako Lehen Hitzarmena

1923ko uztailaren 24an, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuten estatu aliatuen eta Turkiako errepublikaren artean, Sèvresko ituna berrituz, sinatu zen hitzarmena. Turkiak bere egin zituen Greziaren aurkako gerran lorturiko lurraldeak eta, britainiarrak Zipren eta italiarrak Dodekaneson egotearen truke, Kurdistan eta Armenia bere hartan uztea lortu zuen. Horretaz gainera, Turkiako itsasarteak militarren kontrolpetik kanpo geratu ziren, gerra garaian izan ezik. Dokumentu berezi batean zehaztu zen Greziak eta Turkiak Asia Txikian zituzten lurraldeen banaketa.

[aldatu] Lausanako Bigarren Hitzarmena

1932ko uztailaren 9an, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuten estatu aliatuen eta Alemaniako errepublikaren artean. Lehen Mundu Gerraren ondoko ordainketa-neurriei amaiera emateko izenpetu zen hitzarmena.

[aldatu] Ekonomia

Industria garrantzitsua da (doitasun-mekanikako industria, kimika- eta janari-industria, plastikoak) eta administrazioa ere bai (banketxeak, aseguru-etxeak, etab.).

[aldatu] Monumentuak

Aipagarri dira XII. mendeko katedral gotikoa, XIII. mendeko Saint-François eliza, XIV. mendeko Saint-Maire gaztelua, Arte Ederretako museoa eta hiriko berdegune eta lorategi ikusgarriak.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiak biak ditu onartuak, 157. arauan.

[aldatu] Kanpo-loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Lausana
Geografia
Suitza
Artikulu hau Suitzako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak