Lavr Kornilov
Wikipedia(e)tik
Lavr Gheorghievitx Kornilov (Ust, Kamenogorsk, Errusiar Inperioa, 1870 - Ekaterinodartik hurbil, Errusiako Errepublika, 1918) Errusiar Inperioko Armadako jenerala izan zen.
Bizitza[aldatu]
Kosakoen ofizial baten semea zen, eta Japoniaren aurkako gerran hartu zuen parte. Pekinen izan zen 1907-1911. urteetan, eta Errusiar Inperioko Armadako agintari izan zen Lehen Mundu Gerran. Armadako buruzagi nagusi hautatu zuen 1917ko abuztuan behin-behineko gobernuak, eta urte bereko irailean Kerenski agintetik kentzen saiatu zen. Preso hartu zuten, baina libre atera zuen Dutkonin Errusiar Inperioko Armadako azken buruzagi nagusiak. Don aldeko Armada Zuria antolatu zuen Kornilovek komunisten aurka.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.