Lawrence Klein

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lawrence Robert Klein (Omaha, Nebraska, AEB, 1920ko irailaren 14a) estatubatuar ekonomista da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berkeleyko Unibertsitatean, Kalifornian, egin zituen ikasketak. Gero Oxfordeko Unibertsitatean, Britainia Handian eta Chicagokoan egon zen ikasketak sakontzen. Estatu Batuetako Garapen Estatistikoko Zentroan lan egin zuen 1949-1954 bitartean, eta Oxford Institut of Statistics erakundean 1949-1954 bitartean. Eskolak eman zituen ondoren Filadelfiako eta Pennsylvaniako unibertsitateetan eta Benjamin Franklin Unibertsitatean, Estatu Batuetako ospetsuenetako batean, eta hitzaldiak ematera deitu zuten Osakakora, Coloradokora, New Yorkekora eta Jerusalemgo Hebrearrera.

1970-1974 bitartean Vienako Ekonomia Institutuan lan egin zuen, Austrian. Ekonomia-aholkulari gisa, Kanadako gobernuarentzat (1947) lan egin zuen, Merkataritza eta Garapenerako Nazio Batuen Batzarrarentzat, eta McMillan enpresarentzat. 1976an Estatu Batuetako lehendakari Jimmy Carterren aholkulari izan zen.

1980ko urrian Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, ekonometrian egindako lanarengatik. Kleinek idatziak dira, besteak beste, The Keynesian Revolution (1947, "Iraultza Keynestarra"), Textbooks of Econometrics (1953, "Ekonometriako testuak"), The Economics of Suply and Demand (1983, "Eskaintza eta eskariaren ekonomia"), eta Economics, Econometrics and The LINK (1995).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]