Lazare Nicolas Marguerite Carnot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:56, 14 urtarrila 2016
Lazare Nicolas Marguerite Carnot

Lazare Nicolas Marguerite Carnot (Izengoitiak: Garaipenaren antolatzailea eta Carnot Handia) (Nolay, Burgundia, 1753ko maiatzaren 13a - Magdeburg, Prusia, 1823ko abuztuaren 22a) frantziar militar, politikari eta jakintsua izan zen. Iraultzaren aldeko ofiziala zelarik Errepublikako hamalau armadak sortu eta antolatu zituen. Brumarioak 18aren ondoren, Napoleonek Gerra ministro izendatu zuen (1799ko azaroa) baina erretiratu egin zen 1800. urtean, zientzia-lanetan aritzeko asmoz. Barne ministro izan zen Ehun Egunetan (1815eko martxoa-maiatza), baina 1816an erbestera jo behar izan zuen erregea hil zuelako salakuntza zela eta. Zientzia-lan garrantzitsuak egin zituen: Makinei buruzko saioak eta Posizio-geometria, geometria modernoaren aitzindari izan den lana.

Erreferentziak