Lazio
|
Lazio |
|
|---|---|
| Hiriburua | Erroma |
| Probintziak | Frosinone Latina Rieti Erroma Viterbo |
| Eremua | 17.203 km² |
| Biztanleria | 5.269.972 (2005) |
| Dentsitatea | 306 bizt / km² |
| Udalerriak | 378 |
| Eskualdeko burua | Piero Marrazzo - |
| www.regione.lazio.it | |
Lazio, Italiako erdialdeko eskualdea, Bolsena aintziraren, Tirreniar itsasoaren eta Abruzzi mendien artean eta Frosinone, Latina, Rieti, Erroma eta Viterbo probintziek osatua. 17.203 km2-ko azalera du eta Erroma da hiriburua. Hiri nagusiak Anzio, Cassino, Civitavecchia, Formia, Frascati, Gaeta, Latina, Ostia, Rieti, Erroma, Terracina, Tivoli eta Viterbe dira.
Eskualde menditsua da, Abruzzi mendiek (Sabini, 1.000 m; Sibillini, 2.200 m; Prenestini, 1.000 m) eskualdeko lurraldearen herena hartzen baitute. Ekonomia-jarduera nagusiak laborantza (garia, garagarra, mahatsa, olibondoak) eta abeltzaintza (behiak eta ardiak) dira. Industria gehiena Erroman dago (industria mekanikoa, petrolio-findegiak, industria kimikoa, ehungintza).
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
K.a. 2000. urte inguruan finkatu ziren latinoak Lazion. K.a. VI. mendearen bukaera arte etruskoen mendean egon ziren, K.a. 509 arte, Tarkino Harroa Erromako azken errege etruskoaren amaiera arte, hain zuzen. K.a. V. mendean, herri latinoek Latinoen Liga osatu zuten, etrusko, ekuoei eta volskoei aurre egiteko. Hogeita hamar herri bildu ziren, Alba, Tusculum, Prenestes, Fidenes eta Lavinium, besteren artean; Erroma ez zen oraindik haien artetik gailendu. Samnioko lehen gerraren ondoren (K.a. 343-341) borrokatu zen Erroma latinoen aurka, eta K.a. 338an Erromako herritar bihurtu ziren latino guztiak.
[aldatu] Probintziak
[aldatu] Kanpo-loturak
- (Italieraz) Webgune ofiziala
- (Italieraz) Turist Portal
| Italiako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Abruzzo • Aostako Harana • Apulia • Basilicata • Calabria • Campania • Emilia-Romagna • Friuli-Venezia Giulia • Lazio • Liguria • Lombardia • Markak • Molise • Piemonte • Sardinia • Sizilia • Toskana • Trentino-Adige Garaia • Umbria • Veneto |
||
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.