Le Capital au XXIe siècle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Le Capital au XXIe siècle
Datuak
IdazleaThomas Piketty (2013)
Argitaratze-data2013
GeneroaSaiakera
Jatorrizko izenburuaLe Capital au XXIe siècle
HizkuntzaFrantsesa
Herrialdea Frantzia
BildumaLes Livres du Nouveau Monde
Orrialdeak976
ISBN978-2021082289

Le Capital au XXIe siècle Thomas Piketty frantziar ekonomilariak 2013an argitaratutako liburua da.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarriak eta proposamena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999tiko informazioa ia 700 orriko liburu batean biltzen du: hogei herrialde baino gehiagotan azken 300 urteetan soldatek eta aberastasunek izandako bilakaera aztertzen du, desberdintasunaren inguruan inoizko azterketarik mardulena eginez. Ondorioak apokaliptikoak dira baina konponbidea du bere ustez: kapitalaren inguruko urteroko zerga progresibo bat jartzea[1].

Formula bat proposatzen du «kapitalismoaren kontraesana» adierazteko: r>g. Hau da, kapitalaren irabazi garbien hazkunde tasa (r) handiagoa eta epe luzerakoagoa da diru sarreren eta produkzioaren hazkunde tasa baino (g). Beste era batean adierazita, aberastasuna gero eta pertsona gutxiagotan ari dela biltzen oinordetzan jasotako fortunen irabaziak askoz handiagoak direlako soldaten igoera baino[1].

Desberdintasun ekonomikoen bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean bezala, herentziako aberatsen urrezko aroa jaiotzen ari da bere ustez, izan ere, duela bi mende zazpi aldiz handiagoa zen kapital errendimenduen eta errenta irabazien arteko tartea; gaur egun, ordea, sei bider handiagoa da. Horregatik, herrialde garatuenak XIX. mendeko egoerarantz doaz[1].

Bere ustez, aberats gutxi batzuk eta pobre askok osatu ohi dute gizartea. Hala ere, liburuaren arabera, XX. mendean ez da horrelakorik egon, «bi mundu gerrek iraganarekin eten eta hutsetik hasarazi zutelako, kapitalaren irabaziak ikaragarri txikituz». Kapitalismoaren kontraesana konponduko zen ideia atera zen garaile orduan, eta horrela araurik ez zuen kapitalismo gordinak desagertuko zituela desberdintasun sozialak. Baina ilusio bat zen liburuaren arabera, izan ere, 1970-1980 hamarkadetatik aurrera Ronald Reaganek eta Margaret Thatcherrek babestutako liberalismoa atera zen garaile, nagusitasunak handituz, batez ere, 2008ko krisitik aurrera[1].

Desberdintasun ekonomikoen jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazkunde maila txikia denez herrialde garatuetan epe luzera %1-1,5 inguruan egongo da hazkundea eta hazkundea apala denean kapitalaren irabaziak handitu egiten dita. Ekonomiaren hazkundea handitzen denean —%4-5 inguru— desberdintasunak txikitu egiten dira. Europan gerra handien ondoren gertatu zen eta Txinan orain[1].

Konponbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapitalismoa bere kabuz ibilita ezberdintasunak etengabe handituko dira, horregatik, kapitalaren gaineko urteroko zerga progresibo bat jarri behar da liburuaren arabera. Milioi batetik beherako ondasuna dutenei %0,1-0,5 arteko zerga jarri behar zaioe urtero; %1ekoa milioi bat eta bost bitarteko fortunentzat; %2-5 artekoa bost eta hamar milioi artekoentzat; eta %10ekoa ehunka edo milaka milioidunentzat[1].

Kopuru horiek, Europa mailan edo eskualde mailan jarri behar dira eraginkortasuna izateko. Izan ere, batzuen neurrigabeko fortunek ez dute loturarik enpresa espirituarekin, eta ez dute balio BPGaren hazkunderako[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g J. Fernandez, «Pikettyren kapitalismoa», Berria, 2014-12-21

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]