Le Havre
|
Le Havre |
|||
|---|---|---|---|
| Normandia Garaia | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | Le Havre | ||
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia |
Normandia Garaia Itsas Sena (76) Le Havre (burua) |
||
| Alkatea | Antoine Rufenacht (UMP) (2008-2014) |
||
| Koordenatuak | 49°29′24″N 0°6′0″E / 49.49°N 0.1°EKoordenatuak: 49°29′24″N 0°6′0″E / 49.49°N 0.1°E | ||
| Eremua | 46,95 km2 | ||
| Posta kodea | 76600, 76610, 76620 |
||
| Biztanleria | 183,900 bizt. (2006) | ||
| Dentsitatea | 3,92 bizt./km² | ||
| INSEE kodea | 76351 | ||
| http://www.ville-lehavre.fr | |||
Le Havre Frantziako ipar-mendebaldean dagoen kostaldeko hiria da. Mantxako kanalean kokatuta dago, Sena ibaiaren bokalearen eskuinaldean. Seine-Maritimeko suprefetura dagokio.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Hiria 1517an sortu zen, eta herrialdearen nekazaritza-aberastasunak ekarri zion garapena. Richelieu kardinalak eta Sébastien Le Prestre de Vaubanek gerrako portu bihurtu zuten. XIX. mendeko merkataritza-jarduerak eraginik, hazaldi bikaina izan zuen. Bigarren Mundu Gerran, portua erabat suntsitua eta hiria jota gertatu ziren. Gaur egun, itsasontzirik handienak ere sar daitezke, orduz geroztik egindako lanei esker.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Le Havre) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6 | 6 | 8 | 10 | 13 | 16 | 18 | 18 | 17 | 13 | 9 | 7 | 12 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 3 | 3 | 5 | 7 | 10 | 12 | 15 | 15 | 13 | 11 | 7 | 5 | 9 |
| Iturria: Weatherbase[1] | |||||||||||||
Demografia [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ondasun nabarmenak [aldatu]
Hiriko erdigunea aipagarria da, Bigarren Mundu Gerraren ostean August Perret hirigileak berreraikia. Fatxaden akabera-material gisa hormigoia erabili zen eskuarki. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 2005ean.
Ekonomia [aldatu]
Atlantikoan zeharreko joan-etorri gehien duen Frantziako portua da; merkataritza-jarduerari dagokionez, berriz, Frantziako bigarrena (53.960.000 tonako sartu-irtena 1983an) eta Europako hirugarrena. Produktu tropikalez gainera, hidrokarburoak sartzen dira, batez ere; hala Petit-Couronne, Port-Jérôme eta Gonfrevilleko findegiak nola Parisko eskualdeak petroliobide bidezko lotura dute Le Havrerekin. Hiria ere industria handiz horniturik dago: itsasontzigintza, eraikuntza mekanikoak, petrokimika-industriak eta zurgintza.
Herri eta hiri senidetuak [aldatu]
Le Havrek hona hiri senidetuak ditu:[3]
Dalian, Txina
Pointe-Noire, Kongoko Errepublika
San Petersburgo, Errusia, 1965[4]
Magdeburg, Alemania
Southampton, Ingalaterra, 1973
Tampa, Estatu Batuak
Bergen, Norvegia
Aydın, Turkia
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Weatherbase, 2011ko ekaina, http://www.weatherbase.com/weather/weather.php3?s=082070&refer=
- ↑ INSEE, Résultats du récensement de la population - 2006, http://www.recensement.insee.fr/searchResults.action?zoneSearchField=&codeZone=76351-COM
- ↑ lehavre.eu, Le Havre Website - Twin Towns, http://www.lehavre.eu/#Twin_towns
- ↑ Saint Petersburg City Government, Saint Petersburg in figures - International and Interregional Ties, http://eng.gov.spb.ru/figures/ities
Kanpo loturak [aldatu]
- Udalaren webgunea (Frantsesez)