Le Marais

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Parisko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marais (argipena)».
Place des Vosges
Auzoko judutar denda.

Le Marais (frantsesezko "Padura") Parisko auzo bat da, 3. barrutian eta 4. barrutian kokatua, eskuinaldean. Gaur egun, mendebaldean, rue du Temple kaleak mugatzen du, ekialdean, Beaumarchais bulebarrak, rue de Bretagne kaleak iparraldean eta Sena ibaiak hegoaldean. Le Marais, modako barruti bat da, banketxe, abokatu eta legearekin zerikusia duten beste negozio batzuekin. Bertan bizi da Europako judutar biztanleriarik garrantzitsuena, homosexualak, etab... Kontinente Zaharreko auzorik kosmopolitenetakotzat hartzen da.

Auzoan, homosexualen presentziak gorantz egin du 1980ko hamarkadatik, homosexualentzako diskoteka, kafetegi, kabaret eta denda ugariren presentziak frogatzen duen bezala. Toki hauek, nagusiki, Le Maraisen hego-mendebaldeko zatian daude, asko Sainte-Croix de la Bretonnerie eta Vieille du Temple kaleetan edo hauetatik gertu.

Auzo honek inspiratu zuen Gus van Sant bi mutil homosexualen istorioa kontatzeko Paris, je t'aime izeneko filmean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Le Marais Aldatu lotura Wikidatan