Le Redoutable (1931)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Le Redoutable

Le Redoutable itsaspekoa
French Navy Ensign
Ontziola: • At. & Ch. de la Loire (St. Nazaire)
• At. & Ch. de St. Nazaire-Penhoët

Arsenal de Brest (Brest)
• Chantiers Navals Francais (Caen)
• At. & Ch. Dubigeon (Nantes)
• Arsenal der Lorient (Lorient)
• Arsenal de Cherbourg (Cherbourg)
• F. Chantier de la Méditerranée (La Seyne)

Mota: itsaspekoa
Agintze data: 1927 - 1935eko otsailaren 2a
Uretaratze data: 2000 t
Zerbitzua: 1928ko otsailaren 24a - 1952ko urriaren 27a
Ezaugarriak
Desplazamendua: 1500 t tona
Luzera: 92,30 m m
Zabalera: 8,20 m m
Sakonera: 4,90 m m
Bulkada: • 2 motor diesel
• 2 motor elektriko
Abiadura: 20  korapilo
Autonomia: • 14 000 nmi - 7 korapilo.
• 10 000 nmi - 10 korapilo
• 4000 nmi a 17 korapilo
• 90 nmi - 7 korapilo murgilean ml
Eskifaia: 67 marinel
Armamentua: • 11 hodi torpedo-jaurtigailu, 550 mm
• 1 kanoi 100 mm/40
• 1 metrailadore (13,2 mm)


Le Redoutable izeneko itsaspekoak Armada Frantsesak erabili zituen Bigarren Mundu Gerran. Ofizialki Sous-marins de grande patrouille edo 1 500 tona klaseko itsaspekoak izena eman zitzaien eta 1500 seriea izenez ere ezagunak izan ziren, hiru azpiklasetan banatu zituztelarik. Serie hau bereziki arrakastatsua, fidagarria, nabigazio baldintza bikainekoa eta armamentu onekoa kontsideratua izan zen. Guztira 31 eraiki zituzten, itsas armada frantsesak eraikitako itsaspeko gehien zituen klasea, eta itsaspeko indarraren herena hartu zuen[1].

Historia

Le Redoutable klasea Ozeano Atlantikoan esploratzaile izateko eta merkataritza trafikoari erasotzeko egin zuten; baita zerbitzu kolonialerako ere.

1922ko Washingtoneko Itsas Ituna edo 1930eko Londresko Konferentzia bezalako gerra arteko itunei jarraituz, bere eraikuntzak tamaina eta kopuru murrizketak jasan zituen. Redoutable klasea Requin klasearen ordezko eta ondorengo gisa eraikia izan zen.

Lehenengo biak, Le Redoutable eta Vengeur, 1922an enkargatu zituzten, eta geroago, 1925ean, beste 7 eskatu zituzten, 1927an, 5 gehiago behar zirelarik. 1928an, 6 itsaspekoko bigarren serie bat ere eskatu zuten, diseinuan hainbat aldaketa eta motor indartsuagoak ezarriz. Honen ondoren, hirugarren seriekoak atera ziren, motore hobe eta abiadura handiagoa zutenak.

80 metroko sakonera arte egin dezake lan eta 3 mota zeuden:

  • 1. tipoa- Ozeano itsaspekoa edo patruila luzekoa.
  • 2. tipoa- Kostaldeko itsaspekoa.
  • 3. tipoa- Itsaspeko mina-jartzailea.

Eraiki ziren klase honetako bukeak

1.500 seriearen planoak.
Frantziako errepublikako presidentea, Gaston Doumergue, Redoutable botatzeko unean. Cherbourg, 1925eko uztailaren 17a.
Le Redoutable, lehenengoa
Ajax urpekontzia

Guztira 31 eraiki itsaspeko hauek eraiki zituzten[2]:

Lehenengo seriea

  • Le Redoutable (Q136)
  • Vengeur (Q137)
  • Achéron (Q150)
  • Achille (Q147)
  • Actéon (Q149)
  • Ajax (Q148)
  • Archimède (Q142)
  • Argo (Q151)
  • Fresnel (Q143)
  • Henri Poincaré (Q140)
  • Monge (Q144)
  • Pascal (Q138)
  • Pasteur (Q139
  • Pégase (Q156)
  • Persée (Q154)
  • Phénix (Q157)
  • Poncelet (Q141)
  • Prométhée (Q153)
  • Protée (Q155)

Bigarren seriea

  • L'Espoire (Q167)
  • Glorieux (Q168)
  • Centaure (Q169)
  • Héros (Q170)
  • Conquérant (Q171)
  • Tonnant (Q172)

Hirugarren seriea

  • Agosta (Q178)
  • Sfax (Q182)
  • Casabianca (Q183)
  • Bévéziers (Q179)
  • Ouessant (Q140)
  • Sidi Ferruch (Q181)

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Le Redoutable (1931) Aldatu lotura Wikidatan