Le dîner de cons

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
''Le dîner de cons''
Datuak
Jatorrizko izenburua 'Le dîner de cons'
Izenburua euskaraz 'Ergelen afaria'
Urtea 1997
Estreinaldia Ipar Euskal Herria:
1998ko apirilaren 15a
Hego Euskal Herria:
1999ko urtarrilaren 15a
Generoa Komedia
Herrialdea FrantziaFrantzia
Iraupena 84 minutu
Banatzailea Gaumont
Zuzendaria
Francis Veber
Ekoizleak
Francis Veber
Aktoreak
Thierry Lhermitte
Jacques Villeret
Jatorrizko hizkuntza
frantsesa
Datu gehigarriak
Le dîner de cons IMDb-en

Le dîner de cons (euskaraz Ergelen afaria) Francis Veber antzerkigileak zuzendutako filma frantziarra da, berez zuzendari honen antzerki-lan batean oinarrituta dago. Gaur egun Estatu Batuetan filma honen bertsio berri bat gauzatzeko proiektua dago, zuzendaria berriz ere Veber bera izango delarik. .

[aldatu] Argudioa

Pierre Brochant asteazkenero bere adiskideekin afaltzera biltzen da, afari bakoitzean nork ergel handiagoa gonbidatuko duen ohorearen lehia jokoan jartzen delarik. Oraingo honetan, Brochantek ez du eraman beharreko koitadurik aurkitu ahal izan, hortaz lagun baten aholkuari jaramon egiten dio, azken honek Ogasun funtzionaria eta poxpoluekin eskulturak eraikitzeko zaletasun eta obsesioa duen François Pignon izeneko gizasemea eramateko gomendioa iradokitzen dio. Oraindik ezagutzen ez duenez, Brochantek etxera gonbidatzea erabakitzen du, hau bere bizi osoan inoiz hartu duen erabaki txarrenetakoa bilakatuko delarik.

Laister Pignon, nahiz eta betiere asmo onez ibili, erabateko balbea edo zorigaizto ekarlea dela agerian utziko du, Brochanti arazoak ekarriko baitizkio. Egoera gero eta dibertigarriagoa da, "ergelak" Bronchanti bizkarreko mina sortuz gain bere emazteak bertan behera laga dezan lortuko baitu, gainera Brochantekin obsesionatua dagoen emakume ero bat ere ekarri, bere etsai txarrenarekin elkartu, ogasun inspektore batek ikertu dezan, etab, etab... gertatzea lortuko baitu. Filmaren amaiera Brochanten zitalkeriaren kritika bat izan nahi du, baina Pignon delakoaren telefono bitartekotza eta hizketaldiek zitalkeria hori hutsaren hurrengo utziko dute.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak