Lea-Artibai

Koordenatuak: 43°18′N 2°30′W / 43.3°N 2.5°W / 43.3; -2.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lea-Artibai
 Euskal Herria
Administrazioa
Herrialdea Bizkaia
UdalerriakAmoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar
Herri handienaOndarroa
Geografia
Koordenatuak43°18′N 2°30′W / 43.3°N 2.5°W / 43.3; -2.5
Azalera180, Bizkaiaren %9,16 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Lea-Artibai Bizkaiko ipar-ekialdean dagoen eskualdea da, Gipuzkoarekin mugakide. Izena ematen dioten Lea eta Artibai ibaiek mugatzen dute mendebaldean eta ekialdean hurrenez hurren, baita Kantauri itsasoak ere iparraldean.

Ispaster eta Markina-Xemein izan ezik, gainontzeko herriak UEMA mankomunitate euskaldunean sartuta daude, Euskal Herriko eskualderik euskaldunenetarikoa izanda.

Herri nagusiak kostaldekoak ditugu: Lekeitio (Lea ibaiaren itsasoratzean) eta Ondarroa (Artibairen bokalean).

Mugakideak

Iparraldean Kantauri Itsasoa, mendebaldean Busturialdea, ekialdean Debabarrena (Gipuzkoa) eta hegoaldean Durangaldea.

Udalerriak

Hurrengo herri hauek biltzen ditu eta herriok honako biztanleria dute (2010):


Herria Biztanleria Lurraldea (km²) Alkatea Alderdi politikoa
Amoroto 414 12,94 Rafael Malaxetxebarria HK
Aulesti 680 25,31 Mikel Ansotegi EH Bildu
Berriatua 1284 20,23 Jon Arriola EH Bildu
Etxebarria 821 18,10 Karmelo Gisasola EAJ-PNV
Gizaburuaga 201 6,32 Jose Luis Azpiazu Ibaibaso
Ispaster 668 22,62 Jesus Maria Lekerikabeaskoa EAJ-PNV
Lekeitio 7.438 1,9 Koldo Goitia EAJ-PNV
Markina-Xemein 4.950 44,79 Juanjo Txurruka EH BILDU
Mendexa 431 6,91 Jesus Maria Anakabe EAJ-PNV
Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz 415 24,07 Arkaitz Goikoetxea EH BILDU
Ondarroa 8.838 3,6 Argia Ituarte EH BILDU
Ziortza-Bolibar 408 18,94 Alberto Garro EH BILDU

Inguru naturala

Ekonomia

Tradizionalki, arrantza jarduera nagusia izan da Lea-Artibaiko herri nagusietan, Lekeitio eta Ondarroan alegia. Barnealdean, nekazaritza eta abeltzaintza garrantzi handia izan dute historian zehar. Halaber, eskualdea Bizkaiko txakolinaren ekoizleetakoa da.

EAEko indize bateratzailea 100 eta Bizkaikoa 93 izanik, 87an zegoen indize hori Markina-Bermeo eskualdean 1996an, nahiz eta alde nabarmenak izan udalerri batetik bestera. Jarduera industrial gehien hartzen duten udalerrietan gora egiten zuen indize horrek: 240koa zen Berriatuan, 236koa Gizaburuagan, 225ekoa Etxebarrian eta 121ekoa Amoroton. Gainerako guztietan Bizkaiko batezbestekoaren azpitik zegoen. Eskualdearen egitura ekonomikoa ere ez da berdina udalerri guztietan.

Ondarroako arrantza-portuaren eraginez, lehen sektoreak garrantzia du eskualdeko balio erantsiari dagokionez, % 15,5 izan baitzen 1996an, Bizkaiko batez bestekoa % 1,11 izan zen bitartean. Oro har, eskualdeko udalerri guztietan garrantzi aipagarria du lehen sektoreak, arrantzari lotuak zein nekazaritzari eta abeltzaintzari emanak. Industriak, bestalde, balio erantsiaren % 31,9 ekarri zuen 1996an, Bizkaiko batez bestekoa berdinduz. Jarduera industriala Etxebarrian (balio erantsiaren % 83), Berriatuan, Ispasterren, Gizaburuagan eta Amoroton kontzentratzen zen, eta zerbitzuek, berriz, garrantzi berezia zuten Lekeition edo Markina-Xemeinen, Bizkaiko batez bestekoa (% 59) eta eskualdekoa (% 42) aise gaindituz. Eskualdearen bilakaera ekonomikoa aipatzerakoan ezin da ahaztu arrantzak azken urteotan jasan duen krisialdiak Ondarroan, batez ere izan duen eragina. Ontzien kopuruaren murriztearekin batera enplegua ere desagertu da. Oro har, nekez ari da berreskuratzen enplegu maila Markina-Xemein eskualdean. 1999tik 2000. urtera, esate baterako, 8 puntutan jaitsi zen INEMen erregistratutako langabezia Bizkaian, baina kopuru hori 1,7 puntukoa baino ez zen izan Lea-Artibai eskualdean.

Gaur egun, lehen sektore ekonomikoaren gainbeherarekin, beste arlo batzuk ustiatzen ari dira, batez ere turismoaren inguruan eta industriaren esparru batzuk.

Euskara

Hizkuntzari dagokionez, Lea-Artibai eskualde erabat euskalduna da. 1996ko datuek adierazten dutenez, urte horretan biztanleen % 88 euskalduna zen. Batez beste, urte hartako erroldak biltzen zituen 26.421 biztanleetatik 22.895ek euskalduntzat zuten euren burua, 2.136k ia euskalduntzat eta 1.210ek erdalduntzat.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lea-Artibai