Leandro Fernández de Moratín
Leandro Fernández de Moratín (Madril, Espainia, 1760 - Paris, Frantzia, 1828) espainiar poeta, antzerkigile eta jakituna izan zen.
Biografia [aldatu]
Oso gazte zelarik, Real Academia Españolaren bi sari irabazi zituen. Frantzian ibili zen, eta Frantziako Iraultzako gertakariak bertatik ikusi zituen. Gero Ingalaterra eta Italia ezagutu zituen.
Godoyren babesa izan zuen, eta Espainiako Independentzia Gerran frantsestuen aldeko izan zen, eta Josef I.aren liburuzain egin zuten. Fernando VII.a itzultzean, Parisera erbesteratu zen, eta han hil zen.
El viejo y la niña (1786), El barón (1786), La mojigata (1790), La comedia nueva (1791), eta El sí de las niñas (1806) antzerki-lanak idatzi zituen.
Poesia-lanetan, malenkoniazko doinuz, gizakia kezkatzen duten gaietan murgildu zen Moratín (heriotza, denbora) eta erromantizismoari aurrea hartu zion. Shakespeareren Hamlet eta Molièreren Le médecin malgré lui eta L´école des maris itzuli zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.