Leandro Fernández de Moratín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Moratín, Goyak margotuta.

Leandro Fernández de Moratín (Madril, Espainia, 1760ko martxoaren 10a - Paris, Frantzia, 1828ko ekainaren 21a) espainiar poeta, antzerkigile eta jakituna izan zen.

Biografia

Oso gazte zelarik, Real Academia Españolaren bi sari irabazi zituen. Frantzian ibili zen, eta Frantziako Iraultzako gertakariak bertatik ikusi zituen. Gero Ingalaterra eta Italia ezagutu zituen.

Godoyren babesa izan zuen, eta Espainiako Independentzia Gerran frantsestuen aldeko izan zen, eta Josef I.aren liburuzain egin zuten. Fernando VII.a itzultzean, Parisera erbesteratu zen, eta han hil zen.

El viejo y la niña (1786), El barón (1786), La mojigata (1790), La comedia nueva (1791), eta El sí de las niñas (1806) antzerki-lanak idatzi zituen.

Poesia-lanetan, malenkoniazko doinuz, gizakia kezkatzen duten gaietan murgildu zen Moratín (heriotza, denbora) eta erromantizismoari aurrea hartu zion. Shakespeareren Hamlet eta Molièreren Le médecin malgré lui eta L´école des maris itzuli zituen.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leandro Fernández de Moratín Aldatu lotura Wikidatan