Lebensraum

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lebensraum (alemanez bizi-eremua) Adolf Hitlerren eta ideologia naziren ideia politiko nagusienetakoa zen. Alemania naziren politika espantsionista eta ondorengo konkistak justifikatzeko balio zuen, Alemaniako populazioaren hazkundeak lurralde gehiago (Alemania Handia) eskatzen zuelako.

Hitlerren Mein Kampf liburuan bertan adierazten da historia arrazen arteko borroka hilkorra eta amaigabea dela. Ideologia arrazista horretan eta gizarte-darwinismoan oinarrituta, arraza nagusiek arraza ahulagoak menderatzen dituzte. Eslaboak menpekotzat jota, alemaniarren hedapena ekialdera abiatzekoa zen. Hori dela eta, Bigarren Mundu Gerran ekialdean lortutako konkistetan, eslaboak (batez ere poloniarrak eta errusiarrak) hiltzea, herbesteratzea edo kontzentrazio- zein sarraski-esparruetara bidaltzea nazien Estatu-politika bihurtu zen. Honela, hustutako lurralde horiek alemaniarrekin birpopulatzekoak ziren.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]