Lechuguilla leizea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lechugilla
Map
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Mexiko Berria
County of New MexicoEddy konderria (Mexiko Berria)
Koordenatuak32°11′26″N 104°30′12″W
Ezaugarriak
Altuera489 m
Sakonera216 km
BisitagarriaEz
MargoakEz
AztarnakEz

Lechuguilla leizea (ingelesez Lechuguilla Cave) 2007ko abuztua geroztik, munduko bosgarren leizerik luzeena (196 km) eta Ameriketako Estatu Batuetako sakonena (489 m). Hala ere, bere geologia bereziagatik, ohiz kanpoko egiturengatik eta sortu zeneko egoeran mantentzeagatik ezagunagoa da.

Mexiko Berriko Carlsbadeko Haitzuloen Parke Nazionalean kokatzen da. Leizearen izena sarrera ondoan aurki daitekeen Agave lechuguilla landaretik datorkio.

Leizean sartzeko baimena ikertzaile-zientifikoei, esploratzaile-taldeei, ikerketa-taldeei eta Parke Nazionalen Zerbitzuen arduradunek antolatutako txangoei mugatuta dago.

Esplorazioen historia

Nahiz eta Lechuguilla Leizearen berri izan, 1986. urtera arte leize txikitzat eta baliogabekotzat hartu izan zen. 1914an meatzari-talde batek guanoa urte batez erauzteko baimena lortu zuen. Garai hartan, "Misery Hole" izeneko leizearen sarrerak 27 m zituen eta leizeak 122 m luzeko ibilbideak zituen.[1]

Meatzaritza lanak bukatu ondoren, oso noizbehinka bisitatua izan zen. 1950eko hamarkadan, espeleologo talde batek haizearen marruma entzun zuen leizearen hondakinezko zorutik igarotzen. Hainbat adituk hondakinen azpian pasabideak zeudela ondorioztatu zuten, oso argi ez zegoen arren. Coloradoko espeleologo-talde batek Parke Nazionalen Zerbitzuen baimena lortu zuen leizea induskatzeko eta 1984an lanei ekin zioten. 1986ko maiatzaren 26an igarobide zabalak topatu zituzten.[1]

1986a geroztik, esploratzaileek 196 km-ren mapak egin dituzte eta 489 m sakonera ailegatu dira. Horiek horrela, Lechuguilla munduko bosgarren eta Ameriketako Estatu Batuetako hirugarren leizerik luzeena eta herrialdeko sakonena gisa sailkatu dute. Gaur egun, mundu osoko espeleologoek lanean dihardute leizearen mapak egiten eta zuloak esploratzen.[1]

Filmaketa

Lechuguilla Leizea BBCren Planet Earth dokumentalen laugarren atalean, "Caves" izenekoan, erakutsi zuten 2007ko apirilaren 22an. Atal horretan, zientzialari eta film-egile talde baten esplorazioa grabatu zuten. 2 urte kostatu zitzaien leizea grabatzeko baimena lortzea eta ziur asko, agintariek ez dute beste filmatzaile-talde baten sarrera baimenduko.[2]

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lechuguilla leizea Aldatu lotura Wikidatan