Lee Iacocca
Lee Iacocca estatubatuar enpresaburua da (Allentown, Pennsylvania, 1924). Ingeniaritza industriala ikasi zuen Princetonen. 1946an, ingeniari gisa hasi zen lanean Ford Motor konpainian, eta, lan batzuetan eta besteetan aritu ondoren, 1960an enpresaren lehendakariorde eta zuzendari nagusi egin zuten. 1964an, Mustang modeloa kaleratu zuen, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. 1970ean, Ford enpresaren lehendakari izendatu zuten. 1978an, kargutik kendu zuten, Henry Ford II.arekin zituen desadostasunen ondorioz. Orduan, Chrysler Corporationen lehendakari eta zuzendari exekutibo izendatu zuten. Enpresa oso egoera larrian zegoen, baina Iacoccak gobernuaren laguntza lortu zuen, eta aurrera atera zuen. 1984an diseinatu zuen monobolumena Estatu Batuetan inoiz gehien saldu den ibilgailua izan da.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.