Lee Marvin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lee Marvin
Lee Marvin
Datu pertsonalak
Jaio 1924ko otsailaren 19
New York, New York (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 1987ko abuztuaren 29
Tucson, Arizona (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Cat Ballou
The Dirty Dozen
Paint Your Wagon
Sariak Oscar Saria (1966)
IMDB IMDBko fitxa

Lee Marvin (New York, 1924ko otsailaren 19 - Tucson, 1987ko abuztuaren 29), Ameriketako Estatu Batuetako aktorea zen, Oscar sariaren irabazlea.

New Yorkeko aktoreak You're in the navy now (1951) Henry Hathawayren pelikularekin egin zuen debuta zineman, eta Gary Cooper eta Jane Greer aktoreekin egin zuen lan bertan. Film horrez gain beste hainbat burutu zituen, eta Jane Fondarekin La ingenua explosiva (1964) filmean egindako lanari esker gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen.

Lee Marvin aktorea 1924. urteko otsailaren 19an jaio zen New Yorken. Ikasle problematikoa eta diziplinarik gabekoa zen, eta horren ondorioz eskola guztietatik kanporatua izan zen. Bere jarrerarekin nekatuta, gurasoek AEBetako marineen taldean sartu zuten Marvin, eta Bigarren Mundu Gerran hartu zuen parte, Saipango gudan zauritu zutelarik. Beranduago, iturin lanak egin zituen antzerki batean. Antzezlan bateko aktoreetako bat gaixorik zegoen egun batean, bere ordez jarri zen zuzendariak horrela eskatuta, eta lanbideaz maitemindu zen harrezkero Lee Marvin.

Interpretazioa ikasten hasi zen eta antzezlan txikietan hartu zuen parte. 50eko hamarkadan Broadwayn egin zuen debuta Marvinek eta telebistan lan egitea lortu zuen. Hollywooden egin zuen lehen filma You?re in the navy now (1951) Henry Hathawayren pelikula izan zen, eta Gary Cooper eta Jane Greer aktoreekin egin zuen lan bertan.

Eight Iron Men (1952), Los sobornados (1953), El motin del Caine (1954), Salvaje (1954), Conspiracion de silencio (1955), No seras un extraño (1955), El blues de Pete Kelly (1955), Sabado tragico (1955), Attack (1956), Seven Men From Now (1956), El arbol de la vida (1957) eta Ride Lonesome (1959) izan ziren 50eko hamarkadan egin zituen pelikula garrantzitsuenak.

60ko hamarkadan paper garrantzitsuagoak burutu zituen, "Mr. Squad" telesailarekin izan zuen arrakastari esker batez ere. 1957tik 1959ra egin zuen lan proiektu horretan. Hamarkada horretan Los comancheros (1961), El hombre que mata a Liberty Balance (1962), La taberna del irlandes (1963), Codigo del hampa (1964), La ingenua explosiva (1964), El barco de los locos (1965), Los profesionales (1966), Los doce del patibulo (1967), A quemarropa (1967), Infierno en el pacifico (1968) eta La leyenda de la ciudad sin nombre (1969) pelikula arrakastatsuetan hartu zuen parte Lee Marvinek.

Jane Fondarekin La ingenua explosiva (1964) filmean egindako lanari esker gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen New Yorkeko aktoreak. Gainera, Monte Walsh (1970), Carne viva (1972), El emperador del norte (1973), The Iceman Cometh (1974) eta Uno rojo: Division de choque (1980) filmetan egin zuen lan 70eko hamarkadan. Hurrengo hamarkadan zineman jarraitu zuen, baina maila baxuagoko filmak burutu zituen. Delta Force (1986) izan zen Marvinen azken filma.

1987. urteko abuztuaren 29an zendu zen aktore ospetsua bat-bateko bihotzekoak emanda. 63 urte zituen Lee Marvinek.

Filmagintza hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lee Marvin Aldatu lotura Wikidatan