Leerdammer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leerdammer
Jatorrizko herrialdea Herbehereak
EskualdeaSchoonrewoerd
HiriaLeerdam
Esnearen jatorriaBehia
EgituraErdi-leuna

Leerdammer Herbehereetako gazta bat da, behi esnez egina eta erdi ondua. Testura krematsua du, eta emmental gaztaren antzeko itxura eta zaporea, ahogozoan suitzar jatorriko azken gazta hau baino borobilagoa den arren. Zapore gozo arin bat du, eta intxaur ñabardurekin, adinarekin biziagoa izatera iristen dena.

Leerdammer izena marka erregistratu bat da. Gazta hau, soilik Groupe Bel enpresak ekoizten du. Leerdammer gazta Schoonrewoerden egiten da, Leerdam udalerrian, gaztari bere izena eman dion udalerria.

Zerbitzaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazta hau hotza zerbitza daiteke zizka-mizka bezala, mokau soil bat bezala, ogitartekoan edo gosariko gazta bezala haragiekin eta ogiarekin. Labean egosi eta parrilan erre ere egin daiteke, oso erraz urtzen bait da, eta honela plater ugariren laguntzaile bezala erabiltzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]