Leeuwarden

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Leeuwarden

 Frisia
Leeuwardengo bandera

Leeuwardengo armarria

Izen ofiziala Leeuwarden
Estatua
Probintzia
 Herbehereak
 Frisia
Koordenatuak 53°12′N 05°47′E / 53.2°N 5.783°E / 53.2; 5.783Koordenatuak: 53°12′N 05°47′E / 53.2°N 5.783°E / 53.2; 5.783
Leeuwarden Herbehereak-n dago
Leeuwarden
Eremua 84,11 km2
Posta kodea 8900-9089
Biztanleria 91.724 bizt. (2006)
Dentsitatea 1.090,52 bizt./km²
http://www.leeuwarden.nl/

Leeuwarden (frisieraz Ljouwert) Friesland probintziako hiriburua da, Herbehereetako iparraldean kokatua.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Leeuwardenek 1435an lortu zuen hiri estatutua, baina 1000 urtea baino lehen ere bizi zen bertan jendea. Egin diren indusketetan K.a. II. mendeko aztarnak agertu dira Oldehove dorrearen inguruetan. Middelzee ondoan kokatua, merkataritza-gune garrantzitsua izan da XV. menderarte.

Ondasun nabarmenak [aldatu]

Hona hemen zenbait monumentu:

  • Kantzileria (Kanselarij)
  • de Waag, merkatalgune zaharra
  • Oldehove dorre okerra, Pisako dorrea baino inklinatuagoa.
  • San Bonifazioren eliza (Sint Bonifatiuskerk), Herbeheretako eraikin neogotiko garrantzitsuenetako bat.

Leeuwardenen bada antzoki bat(De Harmonie) eta zenbait museo, esaterako: frisiar museoa (Het Fries Museum), Natur museoa (Natuurmuseum Fryslân) eta literatura-museo frisiarra (Frysk Letterkundich Museum). Hiriaren inguruentan kokatzen da Herbeheretako aire-armadaren basea ere.

Leeuwardenen egiten da Herbeheretako ganadu-feria handiena; Asentzio egunean lore-merkatu handia egiten da. Bestalde, izotz gaineko patinaje-lasterketa ezagun bat (Elfstedentocht) bertan egiten da.

Leeuwardengo herritar ospetsuak [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Photo satellite de Leeuwarden