Legatza saltsa berdean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Legatza saltsa berdean
Beste izenakLegatza koxkera moduan
Jatorrizko herrialdea Euskal Herria
Osagaiakzainzuri, ilar, txirla eta arrautza

Legatza saltsa berdean edo koxkera moduan legatzaz, zainzuriz, ilarrez, txirlaz, perrexilaz, eta arrautzez egindako[1] euskal sukaldaritzaren jaki nagusietako bat da. Legatza ez ezik, beste arrain zuri asko ere prestatzen dira horrela.[2]

Buztinezko lapiko zabalean egin ohi da, eta saltsa loditzeko komeni da lapikoa astintzea sutan dagoenean, pil-pil saltsarekin egiten den antzera. Prestatu eta berehala jatea komeni da, behin hoztuta berriz berotu beharko litzatekeelako eta arraina lehortuko litzateke.

Legatza medailoi moduan ebakita jartzen dira, azala kendu gabe, eta arrautzak zatitan. Almejak bizirik eta itxita daudela jartzen dira salda beroan, kazuelan bertan ireki daitezen.

Ez da egiten erraza, arraina egina egon behar baita baina luzeegi berotzen usten bada lehortzeko arriskua dago, eta lehortzean, arrainak bere zaporea galtzen du.

Igor Goikoetxea gastronomiaren dibulgatzaileak kontatzen du Plácida Larrea baztandarrak asmatu zuela Bilbon 1723. urtean[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Merluza a la koxkera
  2. «Amonaren legatza saltsa berdean» Errezeta | Pagotxa (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  3. «Merluza a la vasca, sabor y tradición en salsa verde» Gastronosfera (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.