Legazpi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Gipuzkoako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Legazpi (argipena).

Legazpi

 Gipuzkoa
Legazpiko Euskal Herria enparantza, Santa Maria eliza eta udaletxea.
Legazpiko Euskal Herria enparantza, Santa Maria eliza eta udaletxea.

Legazpiko armarria

Izen ofiziala Legazpi
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Urola Garaia
Alkatea Kepa Urzelai Goitia (Bildu)
Herritarra legazpiar
Koordenatuak 43°3′18″N 2°20′6″W / 43.055°N 2.335°W / 43.055; -2.335Koordenatuak: 43°3′18″N 2°20′6″W / 43.055°N 2.335°W / 43.055; -2.335

Gipuzkoa municipalities Legazpi.JPG

Eremua 41,84 km2
Garaiera ~400 m
Distantzia 59 km Donostiara
Posta kodea 20230
Biztanleria 8.684 bizt (2011)
Dentsitatea 207,55 bizt/km²
Sorrera 1608
http://www.legazpiko-udala.info/

Legazpi Gipuzkoako hegoaldean dagoen udalerria da, Urola Garaian, Aizkorri mendiaren magalean, 450 metroko garaieran. Herri industriala da, batez ere burdinaren eraldaketari lotua (fabrika nagusiak: Bellota Herramientas, FPL eta GSB). Izan ere, herri honetan aspalditik jarduera garrantzitsua izan da burdinaren ustiaketa eta eraldaketa. Horretaz baliatuz, Lenbur (Legazpi, Natura eta Burdina) egitasmoa daramate aurrera 1994az geroztik, natura baliabideak eta burdinaren inguruko kultura babestu eta erabiltzeko asmoz.

Legazpiarrei ilintxa ezizenez deritze. Horregatik du Ilintxa izena Legazpiko futbol taldeak.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Legazpiko Santa Maria eliza.
Legazpiko udaletxea.

Ondorengo hauek ditu mugakide: Iparraldean, Antzuola, Urretxu eta Zumarraga, mendebaldean Oñati, hegoaldean Zegama eta Altzaniako Partzoneria eta ekialdean Zerain, Mutiloa eta Gabiria.

Han jaiotzen da Zumaian itsasoratuko den Urola ibaia. Halaber, han dago Barrendiolako urtegia, eskualdea urez hornitzen duena.

Klima atlantikoa izan arren, bere garaiera dela eta, Gipuzkoako batez besteko tenperaturak baino lau gradu gutxiago izaten ditu, batez ere neguan. Neguro elurteak izaten dira.

Legazpi mendiz inguratuta dago. Hona hemen ezagunenak: Gorostiaga, Korostiaga edo Korosti (947 m), Haizeleku (810 m), Arrolamendi (902 m), Otaño (860 m), Artzanburu (1360 m) eta Andraitz (1450 m); azkeneko biak, Aizkorri mendilerroan.

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Goierriko hizkera

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
1.266 1.345 1.389 1.913 2.780 4.016 6.269 9.729 10.659 9.892 8.741 8.715

[aldatu] Jaiak

Festa nagusiak Santikutzak dira (maiatzaren 3an).

Beste festa eta ospakizun batzuk: Santikutz Txiki edo Agorreko Santikutzak (iraila), Santa Ageda, Inauteriak, Oilar Jokoa, San Juanak, San Inazio, Egialdeko jaiak, Artzai eguna, San Nikolas, ...

[aldatu] Legazpiar ospetsuak

[aldatu] Garraiobideak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Legazpi
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak