Legutioko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Legutioko gudua
Euskal Herriko fronteaGerra Zibila
Legutioren ikuspegia.jpg
Legutio herria gaur egun.
Data 1936ko azaroaren 30etik abenduaren 18ra
Lekua Legutio
 EH 42°58′N 2°38′W / 42.967°N 2.633°W / 42.967; -2.633Koordenatuak: 42°58′N 2°38′W / 42.967°N 2.633°W / 42.967; -2.633
Emaitza Frankisten garaipena
Gudulariak
Bandera del bando nacional 1936-1938.svg Altxatutakoak Flag of the Basque Country.svg Euzko Gudarostea
Buruzagiak
Emilio Mola jenerala Jose Antonio Agirre
Alberto Montaud
Indarrak
4.325 29 Euzko Gudarostearen batailoiak
5 ingeniarien konpainiak
25 kanoi
8 gerra-gurdi
Galerak
- 1.000

Legutioko gudua 1936ko udazkenean Gerra Zibilean izen bereko herrian eginiko gudua izan zen.

Aurretikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Bigarren Errepublikak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa herrialdeei autonomia eman zienerako, jadanik 1936ko uztailaren 17 eta 18ko altxamendua martxan zegoen. Araba altxatuen eskuetan zegoen eta frankistek ia Gipuzkoa osoa hartu zuten.

1936ko irailean Eusko Jaurlaritzak Euzko Gudarostea sortu eta Errepublikaren alde borrokatzen ari ziren ideologia ezberdinetako batailoiak batu zituen. Horrela, Bizkaia eta mendebaldeko Gipuzkoa defenditu zituen[1][2], Molak zuzendutako Tertzio Karlisten aurka.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko udazkenean altxatutakoek Madril hartzeari ekin ziotenez, Errepublikako gobernuak Eusko Jaurlaritza sorberriari frontea haustea eskatu zion. Honek Legutioko erasoa antolatu zuen: 29 batailoi, 5 ingeniarien konpainien laguntza zutenak, 25 kanoi eta 8 gerra-gurdi aukeratu zituen Gasteiz konkistatzeko. Operazio honen helburua altxatutakoek Sevilla eta Irun arteko zuten komunikazio-lerroa zatitzea zen.

Erasoa hiru ardatzetan banandu zen:

Behin posizioak hartuta Arabako lautada errepublikarren kontrolpean izango zatekeen eta Gasteiz barne.

Bestetik Santanderretik ateratako armada errepublikarrak Espinosa de los Monteros eta hortik Miranda de Ebro hartzeko plana zabaldu eta Eusko Jaurlaritzak Murgia erasotzeko plana desegin zuen.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko azaroaren 30ean artilleriak bonbardatzeari ekin eta infanteriaren erasoarentzat eremua prestatu zuen. Errepublikarrek Legutiotik 3 kilometrotara kokatu eta herria setiatu zuten. Legutio erreketeen konpainia betek, mendi-batailoi bik, metrailadore-atal batek eta armada erregularraren kanoi-bateria batek defendituta zegoen, guztira 600 lagun[3].

Abenduaren 1 eta 2an gudariek Legutio setiatzeari ekin bazioten ere, defendatzaileek bereari eutsi zioten. Murgia hartzeko erasoa bertan behera utzi zutenez, atzeguardiak errefortzuak bidali ahal zituen. Bakoitzak bere bostean egon zen zenbait egunez. Abenduaren 10ean beste erasoaldia egin bazuten ere, defendatzaileek aurka egin zuten. Gudariek azken saikera abenduaren 18an egin zuten, kale ere egin zutena[4].

Erasotzaileek 1.000 erori inguru izan zituzten[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gabriel Jackson, "The Spanish Republic and the Civil War, 1931-1939" (1965), 384. orr.
  2. Hugh Thomas, "The Spanish Civil War", (2001), 397. orr.
  3. [dialnet.unirioja.es/servlet/fichero_articulo?codigo=2287468&orden=82235 La batalla de Villarreal: 30 de noviembre–24 de diciembre de 1936]
  4. Jon Irazabal Agirre: "La Guerra Civil en el Duranguesado (1936-1937)" Abadiño: Gerediaga Elkartea, 2007 ISBN 84-933999-7-3
  5. Stanley G. Payne: "El Nacionalismo Vasco" ISBN 84-7235-196-3

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]