Lehen Dama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lehen Dama izenarekin izendatu ohi da hainbat estatuetako presidentearen emaztea. Orokorrean erreginaren papera betetzen du, hau da, ordezkaritza eta hainbat gaietarako estatuaren papera jokatzen du.

Estatu Batuetan garrantzi handiko pertsonaia da, Europako estatuekin konparatuz gero. Hego Amerikako herri gehienek ere badute figura hau.

Kasu bitxi bat izan zen; Bolivian, Evo Moralesek irabazi zuenean, ezkondu gabe zegoenez bere arrebak hartu zuen Lehen Damaren papera. Egoera hau AEBtan ere historian zehar batzuetan eman da, arreba, lehengusina, alaba eta errainekin.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lehen Dama Aldatu lotura Wikidatan