Lehen Mundua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerra Hotzaren aldian banatutako hiru munduak. Koloreek ez dute haien egoera ekonomikoa islatzen, baizik eta haien arteko aliantzak. ██ Lehen Mundua: Estatu Batuen herrialde aliatuak. ██ Bigarren Mundua: SESBen herrialde aliatuak. ██ Hirugarren Mundua: herrialde neutralak eta lerrokatugabeak.

Lehen mundua giza garapenaren maila altua lortu duten herrialdeak dira. Herrialde horiek bizi maila altu bat gozatzen dute, aberastasunaren banaketa onari, osasun zerbitzu egokiei, bizi itxaropen handiari eta zerbitzuen kalitateari esker. Lehen mundukoak diren herrialdeek erakunde demokratiko sendoak izan ohi dituzte. XX. mendeko Gerra Hotza izenekoan sortutako terminoa da, eta Bigarren Mundua orduan SESBek zuzendutako bloke komunistak osatutako blokea zen.

Gaur egungo sailkapena duala izango zen, Lehen Mundua alde batetik eta Hirugarren Mundua bestetik, herrialde txiro, azpigaratu edo garapen bidean daudenek osatutakoa.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Malariarik gabeko herrialdeak berdez agertzen dira.

XXI. mendean, sailkapen zaharrak zentzurik galdu du eta bestelako indikatzaileak kontutan hartzen dira herrialde bat Lehen Mundukotzat edo Hirugarren Mundukotzat sailkatzeko. Besteak beste, munduan oso zabalduta dagoen malaria edo paludismo gaixotasunaren prebalentzia baxua edo altua edukitzea. Horren arabera sortu daiteke ezkerrean erakusten den mapa, non malariak jotako herrialdeak gorriz agertzen diren. Antzeko mapa bat diseinatu daiteke tuberkulosiaren banaketa geografikoarekin.

Mundu osoan 900.000 pertsona inguru hiltzen da malariaz urtero, eta gaixotasunari aurre egiteak Afrikako herrialde askoren osasun aurrekontuaren %40a hartzen du.

Klima aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona batzuk eztabaidatu dute munduko arazorik handiena, giza populazioari dagokionez, ez dela Hirugarren Munduko herrialde batzuen hazkunde demografikoa, baizik eta gorantz doan "gizakien eragin orokorra." Per-capita eragina (pertsona bakoitzak kontsumitutako baliabideak eta sortutako hondakinak) asko aldatzen da mundu batetik bestera. Eraginik handiena Lehen Munduan dago, eta baxuena Hirugarrenean: AEB, Mendebaldeko Europaeta Japoniako biztanleek 32 aldiz baliabide gehiago kontsumitzen du eta 32 aldiz hondakin gehiago sortzen du Hirugarren Munduko pertsonekin alderatuta. Hala ere, Txina munduaren buruan dago gas toxikoen emisio kopuruari dagokionez, baina populazioa hain handia da non batez bestekoa baxuagoa da herrialde garatuekin konparaturik.

Erregai fosilen kontsumitzaile handiak direlarik, Lehen Muduko herrialdeek arreta zuzendu dute ingurumenaren kutsadurarantz. Kiotoko protokoloa izan da lehenengo hitzarmena mundu mailan Klima aldaketaren aurka lan egiteko. Proposamenen artean zegoen AEBek eta beste herrialde aberats batzuk ardura nagusia hartzea arlo honetan, eta bitartean garapen bidean daudenak, Txina edo India adibidez, bazter batean uztea hitzarmena sinatzeari dagokionez, emisioak murrizteak garapena gutxitzea ekarriko duelakoan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]