Leiho terapeutiko
Leiho terapeutiko edo tarte terapeutikoa gaixotasun bat tratatzeko erabilgarria den farmakoaren dosi tartea da. Dosi tarte horretatik behera ez du eraginkortasunik izango eta gora toxikotasuna agertuko da gaixoaren bizitza ere arriskuan jarriz. Beraz, farmakoaren erabilera segurua izan dadin erabili beharreko dosi tartea da.
Leiho terapeutiko hau farmako bakoitzaren ezaugarria da. Honela leiho terapeutiko zabal eta estuko farmakoak izango ditugu. Azkenengoek toxikapen arrisku gehiago dutenez, monitorizazioa beharrezkoa izango dute, hau da, farmakoaren kontrentrazioaren neurketak egin beharko dira odolean.
Tarte hau DE50 eta DT50-en arteko erlaziotik ateratzen da. DE50 dosi eraginkorra da, hau da, farmakoa hartutako gaixoen %50-etan eragin terapeutikoa sortuko duen dosia eta DT50 gaixoen %50-etan toxikotasuna sortzen duen dosia.
Leiho terapeutiko estuko zenbait osagai aktibo: