Leintz Gatzaga

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Leintz Gatzaga

 Gipuzkoa
Leintz-Gatzagako ikuspegia.
Leintz-Gatzagako ikuspegia.
Leintz Gatzagako bandera

Leintz Gatzagako armarria

Izen ofiziala Leintz Gatzaga
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Debagoiena
Alkatea Eugenio Otsoa (indep.)
Herritarra gatzagar
Koordenatuak 42°59′13″N 2°34′7″W / 42.98694°N 2.56861°W / 42.98694; -2.56861Koordenatuak: 42°59′13″N 2°34′7″W / 42.98694°N 2.56861°W / 42.98694; -2.56861

Gipuzkoa - Leintz Gatzaga.svg

Eremua 14,7 km2
Garaiera 365-1002 m
Distantzia 81 km Donostiara
Posta kodea 20530
Biztanleria 264 bizt. (2013)
Dentsitatea 17,96 bizt./km²
Sorrera 1331
http://www.leintzgatzaga.com

Leintz Gatzaga Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen udalerri txikia da, Arabako mugan, Debagoiena eskualdean biztanle gutxien daukan udalerria dena.

14.7 km²-ko azalera du eta 2008an 263 biztanle zituen. Bi auzune nagusi ditu Goiherri eta Olaun izenekoak.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leintz Gatzaga izenak herriaren inguruan dauden gatzaga garrantzitsu batzuetan du jatorria. Gatzaga horiek izan ziren herriaren sorreraren arrazoi. Gaur egun ez dira komertzialki esplotatzen eta museo baten egoitza osatzen dute.

Izenaren beste zatiak, Leintz, herria kokatuta dagoen haranean du jatorria. Haranaren izenaren jatorria ez dago argi, ordea. Filologo batzuek diotenez latinetiko jatorria izan lezake.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leintz Gatzaga hiribildua Deba ibaiaren goi-ibarrean dago kokatua, ibaiaren iturburutik oso hurbil eta ibarra ixten duten mendien ekialdeko hegala leuntzen den leku batean. Arlaban mendatetik oso hurbil dago eta, horregatik, hauxe da Gipuzkoan Erdi Aroan fundatutako hiribilduetatik garaiena (600 m). Leku oso aproposa da, gainera, Deba ibarra Arabako lautadarekin eta Gaztelako goi-ordokiarekin komunikatzeko.

Iparraldean Eskoriatza, hegoaldean Arratzu-Ubarrundia (Araba), ekialdean Barrundia (Araba) eta mendebaldean Aramaio eta Legutio (Araba) mugakide ditu.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiribilduaren planoa oso erregularra da, jendea bertara bizitzera joan aurretik planifikatu baitzen. Lauki itxura du eta kale batek elkarzutik mozten dituen beste kale paralelo batzuen inguruan egituratua dago. Hiru kale nagusi ditu, ipar-ekialde zentzuan orientaturik eta sestra-kurbekiko paralelo antolaturik: Arrosario kalea, Santiago kalea eta horren jarraipena den Pilar kalea eta oso aldatua dagoen Gurutze kalea. Garai batean Araba aldera joateko bide zaharrak, Errepidea izenekoak, kale horiek mozten ditu, hiribildu osoa ere ekialde-mendebalde norabidean mozten duela.

Kale bat 1915ean
Kale bera 2010ean

Eremu honen mugak hauek dira: iparraldean gaur egun Gasteizera doan errepidea. Mendebaldean Arrosario kaleko etxeen atzeko aldeak, Gebara jauregia barne, eta, hortik, San Inazio ateak eta aipatutako etxeen atzeko aldeek markatzen duten lerroa. Hegoaldean hirigunea eta baratzeak banatzen dituen bidearen bazterrean dagoen pareta. Eta ekialdean eskola publiko zaharrak eta udaletxeak eratzen duten etxadiaren atzeko aldeko muga.

Hiribilduaren barruko aldea mehelindun etxez osatua dago. Etxe horien neurriak erregularrak dira eta etxadi bikoitzak osatzen dituzte hirigunearen erdian (Arrosario kalea eta Santiago/Pilar kale arteko etxadia) eta bakunak, berriz, aldeetan. Etxe hauek, garai honetako guztiak bezala, fatxada estua dute eta sakonera handiko lurzatietan eraikiak daude. Beren atzeko aldeak karkabara ematen dute eta bertatik argia sartzen zaie.

Hiribilduaren beheko aldea ez dator bat eskema horrekin (Gurutze kalea). Bertan izandako hirigintza aldaketak handiagoak izan dira eta, ondorioz, jatorrizko planoa hondatu egin da eremu horretan: etxadi oso batzuk desagertu eta beste zenbait berri eratu dira. Era berean ipar-ekialdeko izkina ere asko aldatu da, orubearen egonkortasun eza dela eta. Bertan garai bateko harresiaren zati bat ere berreraiki da, baina Erdi Aroko hiribildu zaharraren planoa asko aldatu da. Elizaren kokapenak ere hausten du eskema ortogonala; erdi-erdian dago, ardatza IE-HM aldera desbideratua duela. Beharbada, hiribilduak bizi izan dituen berreraikuntza ugarietakoren baten hirigintza-plangintzari egokitzeko egingo zuten horrela.

Hiribilduetan oso espazio libre gutxi izaten dira, baina hor ia-ia hutsaren hurrengoak dira. Salbuespen bakarra Pilar kalea eta San Millan elizaren atzeko aldea elkartzen diren gunea da. Bertan plazatxo bat dago, kaleak eta elizak orientazio desberdina dutenez, angelu bat eratzen da eta.

Hiribilduaren planoan bi eraikin aipagarri baino ez daude: batetik, Soran etxea, gaur egun jauregi urbanoa, atzeko aldeko karkaba hausten duena kale txiki bat eratzeko eta; bestetik, Gebara jauregia, mugen barruan sartu dena, nahiz eta harresiz kanpo egon, hiribildua babesteko egituretako bat baita, gaur egun baserri eta kale giro artean dagoen jauregia izan arren.

1996ko martxoaren 12an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen Ordiziako Hirigune Historikoa, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].

herrigunetik kanpo daude bi leku interesgarri:

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2000 2005
503 473 424 394 353 392 408 293 232 207 260 250

Gatzagar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri Hauteskundeak Leintz-Gatzagan
Alderdi politikoa 2011 2007
Botuak% Zngtzk Botuak% Zngtzk
Agrupación de Electores de Leintz-Gatzaga (AEL-G) 93,8% 7 88,24% 7


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Leintz Gatzaga