Leinu gerrak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leinu gerrak
GebarakoJauregi.jpg
Gebara gaztelua, leinu honen dorretxea zena.
Data XIV. eta XV. mendeak
Lekua Euskal Herria
Gudulariak
Ganboatarrak
Aliatuak:
Agramondarrak
Nafarroako Koroa
Oinaztarrak
Aliatuak:
Beaumondarrak
Gaztelako Koroa

Leinu gerrak,[1] bando gerrak[2][3] edo Erdi Aroko alderdi gerrak[4] Euskal Herrian (batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan) Behe Erdi Aroan izan ziren ahaide nagusien arteko gatazkak izan ziren. Bando, leinu edo alderdi horietako kide bakoitzari bandokidea deritzo;[5] eta bandokideak banderiza eratzeko biltzen ziren, hau da, jauntxo bat buru zutela bandera baten inguruan bildutako soldadu taldea.[6]

Orduko gatazkak hiru motatakoak izan ziren: nobleziaren eta laborarien artekoak, nobleziaren eta hiribilduen artekoak; eta nobleen artekoak. Azken mota horretakoa da, berez, bando gerretan izandakoa. Gaztelako Koroaren pean zeuden herrialdeetako landa lurretako nobleak bi leinuren inguruan bildu ziren: batzuk Ganboa leinuaren inguruan, eta besteak Oinaz leinuaren inguruan. Horrela sortu ziren bi bandoak: ganboatarrena eta oinaztarrena.

Gudulariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ahaide nagusiak»

Leinuak ahaide nagusiek zuzenduriko eta odolezko loturak elkartutako gizatalde zabalak izan ziren. Gailurrean ahaide nagusiak zeuden, aberastasun eta ondasun gehiago zituztenak eta, hauei lotuta, gomendatuak (encomendados), hau da, segurtasunaren truke lana edo dirua ematen zituztenak; meniatuak (atreguados) babesaren truke ahaide nagusiarekin konpromiso pertsonala hartzen zuten lagunak; auzi-ihesean kondenatuak (encartados) eta etzanak (acostados) janari eta ostaturen truke gudarostea osatzen zuten bigarren seme txiroak zeuden[7].

Hona hemen bando biak osatzen zituzten leinu nagusiak:

Aditu batzuen aburuz, bi gizarte molde ordezkatzen zuten oro har bi leinuek: artzaintzari eta mendi ekonomiari hertsiki lotuak bide ziren oinaztarrak eta nekazaritzan, merkataritzan eta itsasketan ziharduten batez ere ganboatarrek[8].

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behe Erdi Aroan, sistema feudalaren lehenengo arazo larriak sortu ziren: Ehun Urteko Gerra (1337 - 1453), Jacquerie (1358), Florentziako ciompie (1378 eta 1382) eta Bohemiako Taboriekin. Euskal Herria ez zen salbuespena izan. Izurrite Beltzaren eraginez, gosetea eta heriotzak etorri ziren, demografiak behera eginez. Horrela, jauntxoek hartzen zituzten errentak behera egin eta leinuak talde sozial antagoniko bihurtu zirenean, bandoak sortu ziren. Nekazariek nobleen orubeak utzi eta hiribilduetara alde egin zuten. Nekazari-errentaren galerari gehitu behar zaio musulmanei hartutako lur-sailen eta harrapakinen banaketa bertan behera gelditzea[9].

Gatazkaren helburu nagusia ondasunak eta estatus soziala mantentzea zen, erregeak eratutako hiribilduekin txikiagotu egiten zutenak. Lope Gartzia Salazar historialari bandokidearen esanetan, aldiz, lurrean inoren parekorik ez zuena (quién valía más en la tierra) edo, XVI. mendeko Juan Victoria elizgizonaren esanetan, nor zer gehiago eta nork agintzen zuen gehiago (cuál ser más y mandar más) adierazteko borrokatzen zuten. Edonola ere, guztiek gauza bera esaten zuten: ondasunak eta ohoreagatik borrokatzen zutela. Izan ere, bandokideen artean kode etiko bat zegoen, arau zehatzak zituena: arrazoirik gabe gerra ez deklaratzea, tregoak ez haustea, traizioz ez hiltzea, hitza betetzea, eta abar[7].

Gatazka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bando gerren berri ematen digun lehenengo iturri nagusia Lope Gartzia Salazarren Las Bienandanças e Fortunas liburua da, 1471n idatzia, hau da, ia gerren amaieran.

Nahiz eta Pablo Gorosabelek Ulibarriko baseliza batean prozesio baten eztabaidaren ondorioz gerra sortu zuelakoaren kondaira aipatu[10], gatazkaren hasieran Gaztelako Erresuman Trastamara leinuaren ahulezia eta gerra zibila nagusiak ziren. Gainera, 1379an Joanes Gaztelakoak amaren partez jarauntsitako Bizkaiko Jaurerria aitaren partez jarauntsitako Gaztelako Koroari erantsi zion, bizkaitarren atsekaberako. Mende horren hasieran eratutako hiribilduetan, batez ere Bilbon eta Bermeon, bertoko jauntxoek udal boterea lortzeko elkarren kontra aritu ziren, nekazal-noblezia bere feudoaren ondasunak murriztuz ikusten zuenean.

Jada 1362an, Legizamon eta Zurbarandarrek elkarren kontra borrokatu zuen Bilboko kaleetan egindako guduan eta, berriro, Bermeoko merkatuan 1413an. Harrezkero eta 1433 arte, bando bien arteko liskarrek etengabe iraun zuten. Basurtutarrek, Legizamondarren etsaiak zirenak, Zurbarandarren alde egin zuten. Hiri-borrokak ez ziren hiritik kanpo egindako guduak bezain latsak: 1440an Bilbon bost lagun eta 1443an Bermeon beste hamar hil ziren.

1413an gerra Ipar Euskal Herrira, Lapurdira hain zuzen ere, zabaldu zuten. Bertan Joanes Sant Pedrok Ezpeleta eta Alzate nafarrak borrokatzen zituen. Alzatetarren ahaide nagusia eta bere semea erailak izan eta gero, Fernando Ganboakoak Alzatetarren alaba oinordekoa ezkondu zuen[11]. Ganboatarrek Joanes Sant Pedro eraso, emaztearen familia mendekatzeko, baina ezin eta 150 lagun galdu zituzten guduan.

1420 inguru, ganboatarrek bere lurraldeetatik atera eta gauez Oinaztarren orubea eraso zuten. Gabonetan Oinaztarren dorretxeari sua eman eta ahaide nagusia ez ezik beste bederatzi lagun ere hil ziren. Oinaztarren lurraldeak eraso zituztenean, honen aliatuak bere alde atera ziren. Horietatik, Lazkaotarrek Balda ganboatarrak eraso zituzten, ahaide nagusia erailtzen.

1446an ganboatarrek eta baldatarrek oinaztarrak eta lazkaotarrak eraso zituzten Zumarraga aldean. Oinaztarrak garaile atera eta ganboatarrek Azkoitian zuten dorretxea erre zuten. Guztira hirurogeita hamar lagun eta hamabi nagusi erailak izan ziren. Guduak, berriro, 1447an eta 1448an errepikatu ziren.

1390 eta 1393 artean, ermandadeek Bizkaian egoera baretzea lortu zuten, baina, 1415ean, errege boterea ordezkatzen zuen ermandadeak izendatutako korrejidoreak Bizkaiko garia Asturiasera bidali zuenean, herrialdean matxinada sortu zen. Ahaide nagusiek zuzenduriko bizkaitarrak Erandion borrokatu eta hirurogei lagun galdu zituzten.

1442an ermandadeek Bilbon eta Arrasaten ahaide nagusiak lasaitzea lortu bazuten ere, bakeak ez zuen luzaroan iraun. Izan ere, sei urte geroago Arrasate erre zuten. Gertaera gogoratzeko honela dio kanta zaharrak[12]:

« Erre dezagun Mondragoe
Lasterreon sar gaiteza[n]
Kantoeko sar[t]zaikeran
Aen bizarrak ikara zirean
Armakaz ezin egien legez ezer
 »

1456an ahaide nagusiek Gipuzkoako hiribilduei bota zioten desafioa[9] eta hurrengo urtean ermandadeek erantzun eta jauntxoen dorretxeak hartzeaz gain, nagusiak Gipuzkoatik erbesteratu zituzten[13].

Gerra Arabara ere zabaldu zen, izan ere, 1423an Leintzen Pedro Velez Gebara jaunaren aurkako matxinada egin zuten, baita Kanpezun Lope Rojasen aurka. 1477an Juan Lopez Lazkanoren hil zuten balezta batekin tiro eginda Kontrastan[9].

Gerraren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bandoen baketzea Sevillako Banco Bilbaon.

Egoera horrez baliatu zen Gaztelako erregea bere nagusigoa ermandadeen eta hiribilduetako burges herrien bidez bermatzeko. Aliantza honek behin betiko menderatu zituen ahaide nagusiak eta bake soziala lortu zuen. Behin menderatuak nagusiak Granadako Erresumako mugetara erbesteratu, bere gudataldeak sakabanatu eta bere dorretxeak moztu zituen[7]. 1483an Elisabet I.a Gaztelakoak foruak zin egitera Bilbora ailegatu zenean modu ofizial batez bandoak amaitzea erabaki zuen eta Bilboko udalak Chinchillaren ordenantzak argitaratu zituen[14]. Hala ere haien eragina ez zen amaitu eta hurrengo mendeetan zehar bere estatusa mantendu zuten.

Leinuen gatazkak euskal literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bandokide ospetsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen bi mendeetan zehar izandako zenbait bandokide famatuak[16]:

Salazar dorrea eta Lope Gartzia Salazarkoaren monumentua, Portugaleten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. «bando», Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia.
  3. «bando», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  4. «bando», Zehazki hiztegia.
  5. «bandokide», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  6. «banderiza», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  7. a b c   Bazán, Iñaki (2006), De Túbal a Aitor. Historia de Vasconia, Madril: La Esfera de los Libros, ISBN 94-9734-570-3 .
  8.   www.puntubi.com, Oinaztar eta ganboatarren ahaide nagusien borrokak, http://www.puntubi.com/testuinguruak/onaztarganboar.htm .
  9. a b c   www.puntubi.com, Ahaide nagusiak, http://www.puntubi.com/testuinguruak/ahaidenagusi.htm .
  10.   Gorosabel, Pablo, Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa, http://www.ingeba.org/klasikoa/noticia/not02/n2279288.htm .
  11.   Rosas von Ritterstein, Raul Guillermo, El "Jaun de Alzate" de Pío Baroja, ¿una resonancia de "Fausto" en el Bidasoa? (I/II), http://www.euskonews.com/0428zbk/gaia42804es.html .
  12.   Salaberri, Patxi (2010 / 02), Sobre la etimología de los topónimos Arrasate y Mondragón, Euskonews, 19-26. orrialdea, http://www.euskonews.com/0521zbk/gaia52101es.html .
  13.   Historia de Guipuzcoa (2008-1-8), La guerra de bandos en Guipúzcoa, http://historiadeguipuzcoa.blogspot.com/2008/01/las-guerras-de-bandos-en-guipzcoa.html .
  14. Chinchillaren ordenantzek honela diote:
    « Primeramente porque el principal fundamento et rrazon de tos los escandalos et muertes et feridas de omes et de mengua de justicia et otros males et dapños que en esta villa de Bilvao ha habido en los tyempos passados ha seydo las parcialidades et vanderias que en ella avia por aver apellidos de diversos et contrarios linajes asi como oñes, gamboas, Leguiçamo, Basurto, Çurbaran, Arbolancha, Bilvao la Vieja, et otros que depende destos et por querer algunos de los parciales de los dhos linajes con nombres de cabeças de vandos et parientes mayores sostener los dichos vandos et parcialidades et fatvorescer divisiones et enemistades entre los del pueblo por manera que los malos eran sostenidos et favosrecidos et los que deseavan bien vivir non podian nin avian logar antes eran constreñidos et apremiados a seguir las luchas, parcialidades et vanos en peligros de sus annimas et personas et en dapño de sus fasiendas, et poraue el remedio desto es estirpar et desrraigar los dichos et parcialidades et vandos ::: es acordado et ordenado et cerca desto se tena et guarde la ordenanza que se sigue: Que de aquí adelante en tiempo alguno non se nonbre en esta dicha villa de Bilvao apellidos ni bandos de hoñes nin de gamboa, nin de Leguiçamo, etc. etc.  »
  15. [1] Gorrotoa lege liburuari buruzko kritikak
  16.   Cazorla Crespo, Jose María, Recuerdos de la Historia de Vizcaya: Los Banderizos: los bandos de Oñaz y Gamboa, http://personal.telefonica.terra.es/web/vizcayamedieval/banderizos.htm .