Leioako geltokia
| Leioa | |
|---|---|
|
|
|
| Informazio orokorra | |
| Udalerria | Leioa |
| Irekiera | 1995 |
| Gunea | B.1 gunea |
| Geltokiko zerbitzuak | |
| Metroa | L1 (Etxebarri - Plentzia) |
| Zerbitzuak | |
Leioa Bilboko metroaren 1. Lineari dagokion lurgaineko geltokia da, Leioako Udondo auzoan kokatuta dagoena. 1995ko azaroaren 11n ireki zen eta B.1 tarifa-gunean dago.
| Jatorria/Helmuga | < | Linea | > | Jatorria/Helmuga |
|---|---|---|---|---|
| Plentzia | Lamiako | Astrabudua | Etxebarri |
Eduki-taula |
Sarbideak [aldatu]
- Sabin Arana kalea, 3 (Leioa irteera)
Geltokiaren barnealdean
Disuasio-aparkalekua [aldatu]
Bizkaiko Garraio Partzuergoak disuasio-aparkalekua dauka geltokian. Autoa bertan utzi eta garraio publikoa erabiliz, hobaridun tarifa eskaitzen zaio bezeroari, hurrengo baldintzapenen barruan: bezeroak Creditrans sistemako garraio publikoren bat erabili behar du, autoa Bilboko metroko zerbitzu ordutegiaren barruan besterik ez da aparkatuta egongo, eta autoak ezin izango du 24 ordu baino gehiago aparkatuta egon.
Tarifak [aldatu]
Aurrean azaldutako baldintzak betetzen dituenarentzako, egun osorako aparkaldiak 0,70€ko kostua edukiko du.
Trukatzailea [aldatu]
Geltokia trukatzaile bihurtuko da, Leioako tranbia martxan jartzen denean. Tranbia lineak, lehenengo fasean, geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan daukan campusa lotuko ditu. Bigarren fasean, tranbiak Bilboko itsasadarra zeharkatu eta Ezkerraldean dagoen Urbinagako geltokiraino helduko da. Lehenengo fasearen eraikuntza dagoeneko hasita dago, geltokiaren ondoan kotxera eta tailerrak eraikitzen ari baitira.