Leipzig
|
Leipzig |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Leipzig | |
| Herrialdea Estatua Eskualdea |
Leipzig |
|
| Alkatea | Burkhard Jung (SPD) | |
| Koordenatuak | 51°20′0″N 12°22′″E / 51.33333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 51°20′0″N 12°22′″E / 51.33333°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | |
| Eremua | 297,60 km2 | |
| Posta kodea | 04003-04357 |
|
| Biztanleria | 522.883 bizt (2010) | |
| Dentsitatea | 1.757 bizt/km² | |
| Matrikula | L | |
| http://www.leipzig.de | ||
Leipzig Alemaniako Saxonia estatu federaleko hiririk handiena da, 522.883 biztanle baititu (2010). Alemanian, Leipzig ezaguna da bere unibertsitate eta azokarengatik. Alemaniako lehendabiziko sindikatua Leipzigen sortu zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Etimologia
Leipzig izena eslaviarren Lipsk hitzetik dator, zeinak "ezkien lekua" esan nahi duen.
[aldatu] Geografia eta klima
Pleiße, Elster Zuria eta Parthe ibaiek bat egiteko tokian dago eraikita, Alemaniako lautadaren hegoaldean. Zingira ugari daude hiriaren inguruan, iparraldean Werbeliner See eta Schladitzer See eta hegoaldean Cospudener See, Kulkwitzer See eta Markkleeberger See.
Leipzigek klima kontinentala du, neguan oso hotza eta udan beroa. 2010 urtean neguan 62 egunetan 0ºC-tik azpiko tenperaturak izan ziren eta udan 10 egunetan 30ºC-tik gorakoak.
[aldatu] Historia
[aldatu] Sorrera
Leipzig antzinako bi bide garrantzitsuren arteko gurutzean sortu zen, Via Regia-k (erregearen bideak) Alemania ekialdetik mendebaldera zeharkatzen zuen eta Via Imperii-k (Inperioko bideak) iparraldetik hegoaldera. Leipzigen lehenengo aipamena 1015ekoa da eta dagoeneko 1165ean hiri eta merkatu eskubideak jasoak zituen.
1305 urtean hasi zen merkatu feriak oraindik bizirik dirau eta munduko feriarik zaharrena kontsideratzen da gaur egun. Hainbat monastegi eraiki ziren hirian eta 1409an Unibertsitatea sortu zen. Unibertsitatea Pragako ikasle-etorkinak jasotzeko eraiki bazen ere, Alemaniako pentsalari handien bilguneetako bat bihurtu zen eta, aldi berean, Erreformaren sorburuetako bat. Hogeita Hamar Urteko Gerran behin eta berriz setiatu zuten Leipzig eta gudu ugari izan ziren hiriaren inguruan. Oparotasun handia izan zuen XVII. mendetik aurrera liburuen merkataritzarekin, eta bertan egokitu ziren Frankfurteko liburugile eta argitaldariak ere.
[aldatu] XIX mendea
Leipzig-eko gudua, Nazioen arteko gudua izenaz ere ezaguna, 1813an Napoleonen eta aliatuen (austriarrak, prusiarrak, errusiarrak, suediarrak) arteko gudua izan zen. Bi egunez borrokatu ondoren aliatuak nagusitu ziren. 60.000 lagun galdu zituzten bi aldeek. Lehen Mundu Gerra iritsi arte Alemaniak ezagutu zuen batailarik handiena izan zen. Porrot honek Napoleon berak Alemaniatik alde egitea ekarri zuen.
1839an Dresdenetik trena iritsi zen eta urte gutxitan Leipzigeko tren geltokia Europako handiena izatera iritsi zen. Leipzig Saxonia eta Alemania guztiko mugimendu liberalen erdigunea bihurtu zen eta Alemaniako lehenengo langileen alderdia (Allgemeiner Deutscher Arbeiterverein, ADAV) sortu zuen Ferdinand Lassalle sozialistak 1863an.
[aldatu] XX mendea
Leipziger Baumwollspinnerei kotoi fabrikak bosgarren pabiloia eraiki zuen 1907an eta Europako kotoi fabrikarik handiena bihurtu zen. Ordurako Leipzigek milioi bat biztanletik gora zeukan.
30. hamarkadan Carl Friedrich Goerdeler alkatea Nazi mugimenduaren aurkakoa zen baina 1937an bera ez zegoela aprobetxatuz naziek triskantza larriak egin zituzten hirian eta 1938an, Kristal hautsien gauean, hiriko eraikinik esanguratsuenazen sinagoga suntsitu zuten. Bigarren Mundu gerraren garaian milaka langile behartu eraman zituzten Leipzigera.
Hiria oso bonbakatua izan zen eta 1945eko apirilaren 19an estatubatuarrek eskuratu zuten atez-ateko borroka latzen ondoren. Leipzig Ekialdeko Alemanian sartuta gelditu zen eta herrialdeko hiri handienetakoa bihurtu zen. 1989ko iraultza demokratikoan paper garrantzitsua jokatu zuten agintari komunisten aurka eginiko Leipzigeko manifestaldiek eta san Nikolas elizan egiten hasi ziren meza erraldoiek. Ordutik "Heroien hiria" (Stadt der Helden) ezizena dauka.
[aldatu] Ekonomia
Oso merkataritza eta industriagune garrantzitsua da (altzairugintza, papergintza, eraikuntza metalikoak, doitasun industria, ehungintza, janari industria, kimika industria, tabakogintza, musika-tresnak) XIX. mendeaz geroztik. 1409. urtean sortutako unibertsitate garrantzitsua dauka.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- San Tomas eliza (Thomaskirche): XII eta XV mendeen artean eraikitako eliza luteranoa da. Zatirik zaharrenak erromanikoak dira eta berrienak gotikoak. Bereziki ezaguna da Johann Sebastian Bach bertako kantore eta musika zuzendaria izan zelako 1723 eta 1750 artean.
- San Nikolas eliza (Nikolaikirche): Leipzig hiri bihurtu zenean eraikitako eliza da, 1165 urte ingurukoa hain zuzen ere. XVI mendean eliza erromanikoari osagarri gotikoak gehitu zitzaizkion. Ezaguna bihurtu zen 1989an astelehenero bertan meza ospatzen hasi zirelako agintari komunistei protesta egin asmoz.
- Nazioen Guduaren monumentua (Völkerschlachtdenkmal): Napoleonen aurkako guduan izandako garaipena omentzen duen monumentua da, gudu bat ohoretuz Europan dagoenik handienetakoa da, izan ere 80x70 metrotako oina eta 91 metrotako altuera baititu.
- Udaletxe berria (Neues Rathaus): 1905-etik aurrera Leipzigeko udaletxea izan dena. 1940 arte Europako eraikinik altuena izan zen.
- Mendelssohn-haus eta Schumann-haus: Felix Mendelssohnen etxea eta Robert Schumannen etxeak hurrenez hurren
[aldatu] Musika
Musika arloan zeresan handia izan du Leipzigek, izan ere mundu mailan famatuak ziren hainbat musikari bizi izan baitziren bertan, hala nola Johann Sebastian Bach, Felix Mendelssohneta Robert Schumann besteak beste. Bi urtean behin "Johann Sebastian Bach Nazioarteko Txapelketa" izaten da Leipzigen.
Leipzigeko Gewandhaus orkesta ere (Gewandhausorchester Leipzig) mundu mailan oso famatua da. 1781ean sortu zen.
[aldatu] Kirolak
300 kirol taldetik gora daude Leipzigen.
Alemaniako Futbol Txapelketa Leipzigen sortu zen 1900an. 1. FC Lokomotive Leipzig da bertako futbol talde nagusia. Alemaniako txapeldun izan zen 1903, 1906 eta 1913an eta Kopako garailea 1936an. Ekialdeko Alemanian ere bost aldiz irabazi zuen kopa eta honetaz gain UEFA Intertoto Kopaz ere jabetu zen 1966an.
Hala ere talderik loriatsuena emakumezkoen eskubaloi taldea da, HC Leipzig, Alemaniako 21 liga eta Europako Txapeldunen Liga hiru aldiz irabaziak baititu. Gizonezkoen taldea ere handia izana da, SC Leipzigek Ekialdeko Alemaniako 9 liga eta Txapeldunen Liga bat ere irabaziak dituelarik.
[aldatu] Hiri senidetuak
Leipzig ondorengo hiriekin senidetuta dago:[1]
Halaber ondorengo hiriarekin lankidetza hitzarmena sinatu zuen:
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
- ↑ a b Leipzig - International Relations, © 2009 Leipzig City Council, Office for European and International Affairs, http://www.leipzig.de/int/en/int_messen/partnerstaedte/
- ↑ Partner Cities, Birmingham City Council, http://www.birmingham.gov.uk/twins. Noiz kontsultatua: 2009-07-17
- ↑ (Txekieraz) Brno - Partnerská města, © 2006-2009 City of Brno, http://www.brno.cz/index.php?nav02=1985&nav01=34&nav03=1010&nav04=1016&nav05=1249&nav06=1272. Noiz kontsultatua: 2009-07-17
- ↑ Frankfurt -Partner Cities, © 2008 Stadt Frankfurt am Main, http://www.frankfurt.de/sixcms/detail.php?id=502645. Noiz kontsultatua: 2008-12-05
- ↑ (Alemanez) Hanover - Twin Towns, © 2007-2009 HANNOVER.de - Offizielles Portal der Landeshauptstadt und der Region Hannover in Zusammenarbeit mit hier.de, http://www.hannover.de/de/buerger/entwicklung/partnerschaften/staedte_regionspartnerschaften/index.html. Noiz kontsultatua: 2009-07-17
- ↑ Partner Cities of Lyon and Greater Lyon, © 2008 Mairie de Lyon, http://www.lyon.fr/vdl/sections/en/villes_partenaires/villes_partenaires_2/?aIndex=1. Noiz kontsultatua: 2009-07-17
- ↑ «Twinning Cities», City of Thessaloniki, http://www.thessalonikicity.gr/English/twinning-cities.htm. Noiz kontsultatua: 2009-07-07
- ↑ Kraków otwarty na świat, http://www.krakow.pl/otwarty_na_swiat/?LANG=UK&MENU=l&TYPE=ART&ART_ID=16. Noiz kontsultatua: 2009-07-19
- ↑ Leipzig - International Relations, © 2009 Leipzig City Council, Office for European and International Affairs, http://www.leipzig.de/int/en/int_messen/partnerstaedte/krakow/. Noiz kontsultatua: 2009-07-17
[aldatu] Kanpo loturak