Leire

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leireko monasterioa
Leire.jpg

Elizaren absidea

Herria Esa
Koordenatuak 42°38′07″N 01°10′18″W / 42.63528°N 1.17167°W / 42.63528; -1.17167Koordenatuak: 42°38′07″N 01°10′18″W / 42.63528°N 1.17167°W / 42.63528; -1.17167
Herrialdea  Nafarroa, Euskal Herria
Garaia Gutxienez IX. mendetik aurrera bere berri badago
Leire non dagoen adierazten duen Euskal Herriko mapa
Leire
Leire non dagoen adierazten duen Nafarroa Garaiko mapa
Leire

Leireko monasterioa izen bereko mendilerroaren magalean dago, gain batean, Esako udalerriaren barruan, Nafarroako erdi-ekialdean. Monasterioak oso balio handia du, hainbat zati erromaniko goiztiarrekoak direlako. Adibidez, kriptari buruzko lehenengo berriak IX. mendekoak dira. Hasieran beneditarren monasterioa izan zen, baina XII. mendetik aurrera zistertarrak sartu ziren, eta obra handiak egin zituzten. Eliza eta monasterioa guztiz eraberritu zituzten XIV. eta XVI. mendeetan.

Gaur egun monasterioan hotel bat dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

848. urtekoak dira monasterioari buruzko lehen aipamen idatziak. Monasterioak ezagutu zuen sasoi oparoaren hasiera Antso III.a Nagusia Nafarroako erregearen garaia (1004-1035) izan zen. XII. menderako herri ugari zeuden Leireko monasterioaren mende, Nafarroakoak eta Zaragoza nahiz Huescakoak ere.

Leireko monasterioa zistertarren mende geratu zen XIII. mendean, eta etengabeko gainbehera izan zuen XVI. mende arte. Mende horretan eraiki zen monasterio berria. XVIII. mendearen bukaeran monasterioko komunitatea jendez ondo hornitua bazegoen ere, baliabide ekonomiko gutxi zuen eta 1835ean ateak itxi behar izan zituen.

1867an monumentu nazional izendatu zuten bertako eliza eta monasterioa. 1940 aldera monasterioa berriro zabaltzeko ahaleginak egin ziren, eta beneditar fraideen talde bat bertan jarri zen bizitzen.

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monasterioko elizaren jatorria oso zaharra da. Atalik zaharrenak lehen erromanikoko edo karolingiar garaiko elizaren zimentarriak dira (gaur egungo habearte gotikoaren azpian daude). Jatorrizko eraikuntza hura musulmanek suntsitu zuten X. mendean.

XI. mendean zehar oparotasun handia izan zuen monasterioak, eta atal berriak eraiki ziren. Elizaren kripta eta burualdea 1057. urtekoak dira. Aipagarri dira, halaber, XII. mendeko lau atari, Nafarroako erregeen hilobia, Nunilo eta Alodia santuen kaperak eta 1005. urteko bolizko kutxak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leire Aldatu lotura Wikidatan


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]