Leitzaran

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leitzaran
Acueducto ameraun.jpg
Akueduktua Leitzaranaren gainean, Ameraunen
Kokapena Nafarroa, Gipuzkoa
Luzera 42 km
Arroa 124 km²
Emaria 2,88 m³/s
Iturburua Leitza (600 m)
Ibai ahoa Oria ibaia

Leitzaran[1] Nafarroa eta Gipuzkoan dagoen eta Oria ibaiaren adarra den ibaia da. Gutxi gorabehera itsaso-mailatik 600 metroko altuerara dago. Batez besteko emaria 2,88 m³/s-koa da eta arroaren gainazala 124,02 km²-koa. Ibaiahoan 15 metroko zabalera du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Leitza udalerrian jaio, en 42 kilometrotako luzera du. Urto deritzon puntuan sartzen da Gipuzkoara. Bere arroak Areso, Berastegi, Elduain, Villabona, Urnieta eta Andoaingo urak jasotzen ditu, eta 12.402 ha ditu, zeinetatik 6.972 Gipuzkoan dauden.

Bere arroaren zati gipuzkoarra "Bortzirietako Mendigunea" bezala ezagutzen den egitura geologikoan garatzen da, zein Karboniferoko materialez dagoen osatuta, batez ere arbel eta hareharriak, hertziniar orogenian tolestua. Leitzarana oso bihurgunetsua da, meandro ugariekin.

Urumea ibaiaren harana Leitzaran gipuzkoarra ekialdetik mugatzen du, eta bere urmuga Adarra-Mandoegi mendikatea da. Altzadi mendikate honetatik erauzten da, haranean sartuz Leitzaran gipuzkoarra eta nafarra banatzen dituelarik. Mendebaldetik urmugak Arizmendi du lehen goragunea eta gero Uzturre-Ipuliño mendikatera batzen da en Belabietan. Mendi hauek Leitzarana beste ibaietatik banatzen dute, estaerako Zelai edo Elduain, edota Villabona-Amasa zonaldeko harantxoetatik.

Leitzaranaren eta bere Ubane (Ubaran) eta Malo adarren ibaiertzak Biotopo Babestu izan dira izendatuak 1995aren Irailak 29an. 74 ha-ko hedadura du.

Nahiz eta soila eta jenderik gabea iruditu daitekeen, gizakiaren aztarna nabarmena izan da. Historiaurreko monumentuak ageri dira (batez ere urmugetan) eta betidanik nabarmena izan da artzainza (sarobeen presentziak honela adierazten du), baina ibaiaren nabarmenena burdinolen bidez egindako ustiapena da. Minerala bertakoa zen gehienetan eta Somorrostrotik ere ekartzen zen.

Ibaiaren urek ur-errotak eta zentral hidroelektrikoak mugitu izan ditu, zeinetatik batzuk gaur egun funtzionatzen jarraitzen dute.

Bizkotxeko minetatik minerala garraiatzeko trenbide bat eraiki zen, minetatik (Plazaola deritzon lekuaz gertu) Andoainera. Gerora trenbidearen bi muturrak Iruñea eta Lasartera luzatu ziren; Lasartetik Ferrocarriles Vascongados-ekin batzen zen Donostiara arte zerbitzua eskainiz. Trenbide hau (Pamplona - San Sebastián edo PSS) "Plazaolako Trena" edo "Tren-txiki" bezala ezagutzen zen.

Gaur egun trenbidearen hainbat tarte berreskuratzen ari dira aisian erabiltzeko, Plazaola Natur Bidea esaterako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

]][[Kategoria: