Lekuko muino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bardeetako lekuko muinoak

Lekuko muinoa (muino uhartea edo mendi uhartea ere deitua dena) laua den toki batean isolaturik ageri den muino bakartia da. Higaduraren lanaren ondoren hondar gisa geratu den erliebea da. Eskualde maldatsuetan edo plataforma kontinentaletan arroka gogor eta bigunen geruzak modu horizontalean bata bestearen gainean daudenean, ibaiek geruza bigunetan eragindako higadurak muinoak eratzen ditu. Muinoek goialde laua eduki ohi dute, goiko geruza gogorraren aztarna gisa.

Euskal Herrian hainbat lekutan ikus daitezke mota honetako egiturak. Ikusgarrienak Bardeetan ageri dira nabarmen. Arabako Lautadan lekuko muinoak herrixken kokaleku izan dira historian zehar, esaterako Gasteizen bertan, Estarroan edo Olarizun.

Euskal Herritik kanpo ere, badago adibiderik. Iberiar Penintsulako Erdialdeko Goi Ordokian eta Ebroren Haraneko arro sedimentarioetan oso arruntak dira. Madrilgo Erkidegoan, hiru hauek nabarmendu daitezke: Buenavista Muinoa, Cerro de los Ángeles eta Marañosako Muinoak. Andaluzian, berriz, Zújar herrian (Granada) dagoen Jabalkon Muinoa eta hain ospetsuak diren Ubedako muinoak.

Spitzkoppe, Namibia
Kata Tjuṯa, Australia
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lekuko muino Aldatu lotura Wikidatan