Lekunberri (Nafarroa Beherea)
- Artikulu hau Nafarroa Behereko udalerriari buruzkoa da; Nafarroa Garaiko udalerria gaitzat duena beste hau da: Lekunberri (Nafarroa Garaia)
|
Lekunberri |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Lecumberry | |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Donibane Garazi |
|
| Alkatea | Joseph Goyheneix (2008-2014) | |
| Herritarra | lekunberritar[1] | |
| Koordenatuak | 43°8′10″N 1°8′31″W / 43.13611°N 1.14194°WKoordenatuak: 43°8′10″N 1°8′31″W / 43.13611°N 1.14194°W | |
| Eremua | 58,09 km2 | |
| Garaiera | 247 – 1.468 m | |
| Posta kodea | 64220 |
|
| INSEE kodea | 64327 |
|
| Biztanleria | 182 bizt. | |
| Dentsitatea | 3,13 bizt./km² | |
Lekunberri (izen ofiziala, Lecumberry) Nafarroa Behereko udalerria da, Garazi eskualdean dagoena, Donibane Garaziko kantonamenduan. 1999an, 187 biztanle zituen (lekunberritarrak).
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Ingurune naturala[aldatu]
Udalerritik Errobiren ibaiadar batzuk igarotzen dira, hala nola, Lauribar ibaia (baita honen ibaiadarrak ere, Esteneko erreka eta Etxeberriko erreka), Anpro erreka (eta honen ibaiadarrak Uritxondoko erreka, Lapurdieko erreka, azken honetara Artekohegiko erreka eta bere ibaiadar den Maluzaharreko erreka isurtzen direlarik).
Irati ibaia ere udalerritik igarotzen da, bere ibaiadar batzuekin batera.
Okabe mendia (1.466 m), probintziako altuena dena, udalerri honetan kokaturik dago, Iratiko oihanaren eremuan.
Udalerri mugakideak[aldatu]
- Duzunaritze-Sarasketa iparraldean
- Hozta, Behorlegi, Mendibe ekialdean
- Ahatsa-Altzieta-Bazkazane eta Ezterenzubi mendebaldean
- Larraine (Zuberoa) hego-mendebaldean
Udalerria Nafarroa Garaiarekin da mugakidea hegoaldean
Etxeak eta auzoak[aldatu]
- Usanitz
- Latartza
- Bastida
- Gatarre
- Bilmoka
- Mokorre
- Laharraki
- Gasnategi
- Astakieta
- Irati
- Idabia
- Egurregi
- Arxilondo
- Arrokate
- Iralde
- Malbey
Ekonomia[aldatu]
Udalerrian Irulegiko Arnoa ekoizten da.
Demografia[aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ondasun nabarmenak[aldatu]
- Forte protohistoriko bat dago Gaztelukomaldan
- Cromlechak daude Ilarritan
- Donamartia etxe fortifikatua XIV. mendekoa da
- Iturraldea baserria XVII. mendekoa da, Urtso dorrea izeneko usategiaren moduan
- Teilagorria baserria XVIII. mendekoa da
- San Martin eliza 1867koa da
Historia[aldatu]
1189. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Lekunberriko herria.
Ekonomia[aldatu]
Ekonomia jarduera nagusiak zerbitzuak (oinarrizko zerbitzuak) eta industria (janari industria) dira. Dena dela, Lekunberriko herriak ez du nekazari izaera galdu eta langile gehienek bigarren lanbidea dute nekazaritza.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.