Lemoiz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lemoiz

 Bizkaia
Armintzako portua.
Armintzako portua.
Lemoizko bandera

Lemoizko armarria

Izen ofiziala Lemoiz
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Uribe Kosta
Alkatea Pedro Jesús Botejara Unda (EAJ)
Herritarra lemoiztarra
Koordenatuak 43°24′48″N 2°54′8″W / 43.41333°N 2.90222°W / 43.41333; -2.90222Koordenatuak: 43°24′48″N 2°54′8″W / 43.41333°N 2.90222°W / 43.41333; -2.90222

Bizkaia municipalities Lemoiz.PNG

Eremua 18,90 km2
Distantzia 26 km Bilbora
Posta kodea 48620
Biztanleria 1.153 bizt. (2013)
Dentsitatea 61,01 bizt./km²
www.lemoiz.net http://www.lemoiz.net www.lemoiz.net

Lemoiz Bizkaiko iparraldeko eta kostaldeko udalerri bat da, Uribe Kosta eskualdekoa. 1.000 biztanle inguru ditu. Udalerria hiru auzok osatzen dute, eta Urizar da herriburua. 1970eko hamarkadan zentral nuklearraren inguruan gertatutako guztiarekin oihartzun handia hartu zuen herriak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lemoiz Bizkaiko kostaldean dago, Uribe-Kosta eskualdean. Iparraldean Bizkaiko Golkoa dauka, mendebaldean Gorliz eta Plentzia, hegoaldean Gatika, hego-sortaldean Jatabe eta ipar-sortaldean Bakio. Orain urte batzuk Lemoiz ekialdean Mungiari zegokion Basorda kostalde zatia zegoen, baina orain gutxi, Lemoizen udalerrian sartu zen. Lemoizek, berriz, Plentzia eta Gorliz artean dagoen Berreaga (Plentzia) lur-esparrua galdu zuen. Guztira udalerria 18,9 km²-koa da Basorda eskuratu zuenetik (lehen 13,8 ziren).

Lemoiz Bilbotik 26 kmra dago iparraldera. Eskualdeko burua, Mungia 9,5 kmra dago hego-ekialderantza. Herririk hurbilena Gorliz da, 3,5 kmra.

Udalerriaren ardatz nagusia (ipar-hego norabidean doana) Andraka errekak sortutako ibarra da, herrian bertan jaio eta itsasoraino doana. Ibarraren alde bakoitzean badira 200 metrotik gorako mendilerroak. Gainontzeko lurrak menditsuak dira, garaiera gutxikoak baina udalerria inguruko herriez bakartzen dutenak. Udalerriko punturik garaiena Urizar mendia da, 290 metrokoa. Bestetik, kostaldea labarrez, senaiaz, hondartza txiki eta harritsuz eta bestelakoez josita dago. Beste mendi aipagarri bat Ermua (289 m) da, kostaldean dagoena.

Udalerria osatzen duten hiru auzo historikoak udalerriaren ardatz naturala den errekaren goialde, erdialde eta behealdean daude, hurrenez hurren. Hegotarrena Andraka da, izen bereko errekaren iturburuaren alboan. Urizar udalerriaren erdialdean dago eta bertan dago udaletxea. Azkenik, Armintza kostaldean dago, errekaren bokale eta senaia baten alboan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Lemoizen 1.137 pertsona bizi dira (2013).

Urizar udalerriko hiriburua da. Batzuetan "Lemoiz" ere esaten zaio, besterik gabe. Goi Erdi Aroan sortua dela uste da. Egitura lineala dauka garaiera txikiko muino baten gainean, barrualdetik kostaldera doan bidearen eta errekaren artean, baserri ugari dagoen ibar emankor baten gainean dago. Bertan, udaletxea, parrokia eta udalerriko administrazio zerbitzuak daude. Auzo honetako ohiko jarduera nagusia nekazaritza izan da.

Armintzako eliza

Auzo horretatik gertu, "Gure Mendi" urbanizazioa eraiki da orain gutxi. Auzoak eta urbanizazioak 350 biztanle inguru biltzen dituzte.

Andraka leku estrategikoan dagoen baserri-auzoa da. Muino batean dago, Mungiatik Plentziarako errepideko bidegurutzearen alboan. Hainbat baserri dago, bata bestetik urrun. 80 biztanle inguru daude.

Kostaldean Armintza dago, Lemoizeko auzo arrantzalea. Senaia batean dago, Kauko puntaren eta Gaztelu haitzaren artean. Gune hori babeslekua izaten zen arrantzaleentzat ekaitza zegoenean, eta arrantzale auzo txiki bat dago gutxienez XIII. mendetik. Gaur egun arrantzak ez dauka lehengo garrantzia, eta batez ere aisialdirako erabilerak eta etxebizitzak bultzatzen dira. Udalerriko biztanle gehienak biltzen dira bertan, 470 inguru.

Biztanleriaren bilakaera 1897-2006
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
735 823 827 887 953 914 946 931 833 985 783 886 950


Hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, alkatea Pedro Jesús Botejara Unda da, EAJkoa. Botejarak Euzko Alderdi Jeltzalearen sostengua jaso zuen, hauteskundeetan boza gehien izan zituen hautagaitza. Bilduk 4 zinegotzi lortu zituen eta Alderdi Popularrak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak batere ez.

2011ko maiatzaren 22

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5
346 (%54,49)
Bildu
4
255 (%40,16)
Alderdi Popularra (PP)
0
10 (%1,57)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0
3 (%0,47)


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lemoizko zentral nuklearra»

1970eko hamarkadan Espainiako gobernuak bultzatu zuen Euskal Herrian lau zentral nuklear eraikitzeko egitasmoa, euretako bat Lemoizen. Egitasmo horrek herriaren oposizioa izan zuen hasieratik eta azkenean gelditu behar izan zuten, alde batetik herri mobilizazioengatik, eta bestetik ETA erakundearen jardueragatik, azken honek Jose María Ryan zentraleko ingeniaria hil baitzuen.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armintzako portua
  • Maiatzaren 15ean San Isidroren omenezko jaiak ospatzen dira Urizarren.
  • Uztailaren 16an Karmengo Amaren omenezko jaiak ospatzen dira Armintzan. Jaiekin batera Txapel Reggae jaialdia antolatu ohi da.
  • Urriaren 10ean Tomas Deunaren jaia patronalak ospatzen dira Armintzan. Sukalki txapelketa izaten da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lemoiz Aldatu lotura Wikidatan


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa