Lena (ibaia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lena
Ле́на (ru)
LenaJakutsk.jpg
Lena Jakutsketik hurbil
Kokapena Errusia
Luzera 4.472 km
Arroa 2.490.000 km²
Emaria 16.871 m³/s
Iturburua Baikal mendiak
Ibai ahoa Laptev itsasoa (Ozeano Artikoa)
Lena watershed.png

Lena[1] (errusieraz: Ле́на, mongolieraz: Зүлгэ, Zülge; buriateraz:Зүлхэ, Zülhe; sakheraz: Өлүөнэ, Ölüöne), ipar-ekialdeko Siberiako ibaia da. 4.472 kmko luzera du eta 2.490.000 km²ko arroa drainatzen du. Errusiako ibairik luzeena eta munduko hamargarrena da[2].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baikal mendietan 1.640 metroetan jaio eta Siberiako lautada zeharkatzen du, Baikal aintzira mendebaldean utzita. Behin Kirenga eta Vitim ibaiekin elkartuta, ipar-ekialderantz jotzen du. Ozeano Artikoko Laptev itsasora isurtzen da, 10.800 kilometro karratutako delta sortuz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vladimir Lenin politikari marxistak ibai honetatik hartu zuen bere deitura (berez Lenin ezizenak «Lena ibaikoa» esan nahi du). Izenaren jatorria ez dakigu zehatz-mehatz nondik sortu zuen, baina bi teoria daude: bata, Lenaren urre meatzeetako sarraskiaren ondoren hartu zuela; bestea, bere kide Georgi Plekhanovek Volgin ezizena hartu zuenean, Vladimir Iljitxek berea hartu zuela.

Hidrologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lenaren emaria 1976-1994 bitartean neurtua izan da Stolben, deltaren goialdean[3]. Urteko batezbesteko emaria 16.300 m³/s da, baina alde handia dago negutik udara; emari handiena ekainean du (61.831 m³/s), elurra urtzen delarik, eta txikiena apirilean (1.759 m³/s). Urritik ekainera izozturik egoten da.

Lenaren batezbesteko emariak (m³/s), Stolben neurtuak
Datuak: 1976 eta 1994 artean

Ibaiadar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lenaren deltaren satelite bidezko irudia..
Ezkerraldean :
  • Kirenga
  • Viliui
    • Tioung
  • Markha
  • Niouia
Eskuinaldean :
  • Vitim
  • Aldan
    • Tompo
    • Tatta
    • Timpton
  • Olekma
    • Xara
      • Tokko

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Lena (ibaia)