Leo Brouwer
Wikipedia(e)tik
Leo Brouwer kubatar konpositore eta gitarra-jotzailea izan zen (Habana, 1939). Kubako Arte eta Zinema Industriaren Institutuko (ICAIC) zuzendari izan zen, eta beste zenbait kargu ere izan ditu Fidel Castroren Kuban. Kordobako orkestrako zuzendaria izan da. Kubako kultura musikala eta XX. mendeko abangoardiako joerak elkarrekin uztartu ditu bere obran.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
