Leo James Rainwater
Wikipedia(e)tik
Leo James Rainwater (Council, Idaho, AEB, 1917 - Yonkers, New York, AEB, 1986) Estatu Batuetako fisikaria izan zen.
[aldatu] Biografia
Kaliforniako eta Columbiako Unibertsitateetan Fisikako ikasketak egin ondoren, irakaslea izan zen Columbiakoan.
Lehen lehergailu atomikoa sortzeko Manhattan Proiektuan jardun zuen (1942-1946), eta Nevis laborategiko zuzendaria izan zen 1951-1953. eta 1956-1961. urteetan (Columbiako Unibertsitatea).
1975. urtean Fisikako Nobel saria lortu zuen, Aage Bohr eta Ben Mottelson fisikari daniarrekin batera, atomoaren nukleoaz egin zituen ikerlanengatik. Bestalde, atomo muoien X izpien espektroaren lehen neurketa sistematikoak berak egin zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.